Orain dela lau urte Estatu Espainolean alarma-egoera ezarri zen COVID19aren pandemiari aurre egiteko. Egun hartan bertan, susmatuta egun oso gogorrak izango genituela aurretik, Edonolan egunero zientzia-pieza bat hasi nintzen. Inoiz egin dudan dibulgazio-ariketarik handiena, inoiz egin dugun dibulgazio-ariketa handienaren baitan. Bai okerrena pasa zenean, bai denbora pasata, sentsazio nuen eta daukat…
-
-
Berrehun metro
Ez dut ospitale batean lan egiten baina ospitale batean dago nire lan-lekua. Ospitalera zuzenean lotuta ez dagoen eraikin bakarra da baina, fisikoki, ospitalean kokatuta dago. Autobus geralekutik laneko atera arte distantzia laburra da. Ez naiz inoiz ona izan distantziak neurtzen baina zer izango dira, berrehun metro? Distantzia labur horretan, jendearen…
-
Zientzia kontsumitu, kultura kontsumitu
Dakizuen bezala, eman dudan matrakarekin jakin beharko zenukete, aste bat pasa nuen nire urtebetetzea ospatzen. Azaroaren 1ean hasi eta 7an bukatu. #koldotxuk37tour traola erabili nuen istorioak eta pasadizoak partekatzeko; eta, behin bukatuta, tour horren kronikatxo bat egitea bururatu zitzaidan. Ideia urriaren hasieran etorri zitzaidan burura, behin bi ekitalditan parte-hartzeko gonbitea…
-
Zientzia jalgi hadi plazara (eta 8): Bidebieta alternatiba
Bidebieta Basaurin dugun auzo bat da. Bertan Bilbotik Urduñara eta Donostiara zihoazen bideak banatzen ziren, edo bat egiten zuten, noranzkoaren arabera. Niri bideen eta ikuspegien metafora hau aproposa eta egokia iruditzen zait, nire ikuspuntua partekatu ostean eta kontakizun berri baten beharra dagoela adierazi ostean, zientziagintzari proposamen hau egiteko eta izendatzeko.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (7): Kontakizun berria eraikitzen
Aurreko ataletan nire ustez zientziagintzaren helburuak, protagonistak, etika, oztopoak, komunikazioa eta euskararekin harremana zeintzuk diren azaldu ditut. 6 esparru horietan egiten dudan diagnostikoa partekatu dut, nire esperientziatik zein ahulgune eta indargune ikusten ditudan. Gaian dudan ikuspuntua zehazteko, nire pentsamendu sakona partekatzeko eta horrela nire praxia ulertzeko.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (6): Zientzagintzan euskaraz
Zientzia eta euskara bata bestearen arnasgune dira. Askotan esan dut eta behar beste alditan errepikatuko dut: euskara zientziarako hizkuntza da; zientziak euskara indartu eta zabaltzen du; euskarak zientziari plaza bat eskaintzen dio hedatu dadin. Zientziagintzak eta euskalgintzak ezin dute bata besteari lepo emanda bizi, biek hazteko aukera galtzen baitute.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (5): Zientziaren komunikazioa
Zientziaz hitz egiten denean bi leku ezberdinetan egin daiteke: gaian adituak direnen plazetan eta gaian adituak ez direnen plazetan. Azken honetan ere bi talde nabarmendu daitezke: adituak ez badira ere zaleak direnak eta oraindik zaleak direla ez dakitenak.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (4): Oztopoz betetako karrera
Karrera zientifikoa zientziagintzan modu egonkorrean aritzeko bidea da. Oztopoz betea. Baina momentuz daukagun bide bakarra da. Teorian ideia bikaina da: ikasketa arautu batzuk egiten dituzu, egokia zarela frogatzen duzu hainbat arlo ezberdinetan eta, gero, zure meritu anitzen arabera, akademian lekua izango duzu karrera zientifikoa egiteko. Beno, behintzat lehen doktoretza osteko…
-
Zientzia jalgi hadi plazara (3): Etika zientifikoa
Zientzia metodo zientifikoan oinarritzen den oro dela esan ohi dugu, jakintza-arloen artean egiten diren banaketa artifizialei (eta mingarriei) aurre egiteko. Egia esan, oso astunak gara metodo zientifikoarekin, mantra bat dirudi, baina zientzia, zientziagintza, zuzen funtzionatzeko oinarrizko araua besterik ez da. Zientziagintzan aritzeko minimo etikoa.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (2): Lariak eta Zaleak
Zientziagintzaren barnean bi eragile nagusi daudela iruditzen zait, zientzialariak eta zientziazaleak. Zientzian jarduten dutenak eta zientzia gustuko dutenak. Bi eragileek harreman estua dute eta pertsona bat, momentu eta testuinguruaren arabera, bata edo bestea izan. Edo bien nahasketa bat.