Eeee, bai, bizirik nago. Hilabete nahiko zoroak izan dira (eta izaten jarraituko dute) baina bueltan naiz kafepintxo batekin. Ea gehiagotan ager naitekeen. Gainera gaur egun handia da: 21. Korrika hasiko da eta Edonolak 12 urte betetzen ditu. Zenbaki joko kuriosoa eta aitzakia bikaina euskara eta zientzia uztartzen jarraitzeko. Eta, beno, beste etxe batzuetan irakur diezadakezunez, ganoraz egindako genetikaren dibulgazio-kuota betetzen dut. Horregatik honako honetan, egun berezia dela ospatzeko zerbait hardcorea egin nahi dut, harrikada totxo dentso bat. Edonolaren estilo-liburuaren aurka (bai, estilo-liburua dut, hemen gauzak ganoraz egiten ditugu!) eta egin ohi dudanaren aurka. Zeren, aizuek, hau nire bloga da eta nahi dudanean nire arauak 3.14159kutara bidaltzen ditut 😂😂😂 Lasai ez baduzu dena ulertzen, gaurko ariketa honen alderik onena bidean dago. Ekin diezaiogun bada bideari. Ah! Eta argazkien oinak irakurri, testuaren jokaren parte dira.
Etiketa: harrikadak
-
Morralla gara behelaino artean
Lehenengo PSEko gazteak izan ziren, hemen jada landu nuena ; Korrikaren berotasuna oraindik desagertu ez zela Mendiak erdaldunak oso eskuzabalak izan zirela bota zuen eta batzuk euskara behartuta ikasi behar izan zutela; orain Maroto eta Oyarzabal agertu zaizkigu, moroen inbasioen ostean, euskaldunen kolonizazioaz ohartzeko eta euskalgintzari “morralla” deitzeko. Euskara ez-nazionalistak omen direnen jomugan. (gehiago…)