40. Tori zenbaki borobila. Hamarrekoaren aldaketa. Halakoetan bi gauza gertatu ohi dira: egindakoa berrikustea eta krisi bat pairatzea. Hamarkada honetan hainbeste gauza egin ditut berrikusketa egitea nekagarria iruditzen zaidala; krisi bat edukitzea, ez da nire aldartearekin bateragarria. Nirekin bateragarriagoa da esatea “orain zein mobidetan sartuko naiz?”. Zaharregia naiz aldatzeko.
-
-
Kolon eta ondesteko minbizia hiru ikuspegi biologikotatik
Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko…
-
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan
Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako.…
-
Enpatxuen genetika
Dibulgazioan hasi nintzenean (non sartzen ari nintzen ez jakiteaz gain) hautu bat egin nuen: lehen egile bezala argitaratzen nituen zientzia-artikuluak azaltzea. Tira, zuk egin duzun lana ez baduzu zuk azaltzen, ez dakit nork azalduko duen. Eta hainbeste lan hartu eta sufritu ostean, ez zabaltzea egindako hori, ba pixka bat tristetxo…
-
Norbaitek esan behar zuen
Irail honetan 15 urte betetzen dira EHUko genetikako laborategian hasi nintzela. Orduan ez nekien, baina nire ikertzaile-karreraren abiapuntua izan zen hori. 15 urte beranduago ezin dezaket esan karrera horren esperientzia positiboa izan denik, kontrakoa baizik: frustragarria, nekagarria eta, batzuetan latza, oso latza. Bai, gauza onak egon dira: bidean egindako lagunak…
-
Aldaera genetiko arraroak, sakarosa eta heste minbera
Lanez aldatzen duzunean, leku berrira moldatu, egiten duten ikerkuntza ulertu eta erritmoa hartu behar duzu. Dirudiena baino neketsuagoa da. Iazko martxoan lanez aldatu nuen eta 10 hilabetetan lehen egile moduan sinatzen dudan artikulu bat argitaratu digute. Niretzat marka bat. Eta hemen nago egindakoa azaltzeko.
-
Gene berriak gaixotasun zeliakoarekin lotuak
Artikulu zientifiko bat argitaratzen dudan bakoitzean horren azalpen bat egiten saiatzen naiz. Kasu honetan berezia da, batetik burutazio baten ondoren burutu genuelako eta, bestetik, berez interesa sortzen duen gaixotasun batekin delako. Lehen aldiz nire bizitza zientifikoan bakarrik saltzen den gai baten inguruan ikertu dut: gaixotasun zeliakoaren oinarri genetikoan sakontzea.
-
Artikulu zientifikoak eta argitaratzeko presioa
Egunotan hainbat artikulurekin bueltaka nabil (zuzenketak direla, beste batzuk prestatzen, etab) eta Schekman Nobelak aldizkari handitan argitaratzeari utziko diolari helduz publikazio zientifikoi buruz idatziko nuela esan nuen. Eta, gainera, badirudi ikertzaileon kalitate indizeak neurtzeko sistemaren batek huts egin dezakela . Hortara noa.
-
DNA zaborra ENCODEren ostean
Atzo hedabideetan ENCODE proiektuko emaitzen inguruko berria zabaldu egin zuten eta gaurkoan oraindik gogoetarako tartea eman du Zergatik da hain garrantzitsua eta zergatik eztabaida? Beno, azaltzen saiatuko naiz.
-
Gizartearen bases barik ez dago ikertzerik
Pasaden asteazkean Alzheimerraren nazioarteko eguna izan zen. Gauean “Bizikleta, goilara, sagarra” dokumentala eman zuten eta han ikerlari/mediku batek, inpotentziaz beterik, lotsa sentitzen zuela esan zuen, asko egiteke baitzegoen eta ez baitzen nahikoa egiten. Horrek nire lanari buruz gogoeta egitera bultzatu ninduen.