Orain bizi ari garen COVID19 pandemiaz gain, HIESaren pandemiaz gain eta urtaroko gripearen epidemiaz gain, bada beste birus bat noizbehinka berrietan agertzen zaiguna: ebola. 2018. urtetik Kongoko Errepublika Demokratikoan agerraldi bat geratzen ari dira; eta 2013-2016 urteen artean Afrikako Mendebaldean gertatu zen epidemia ezaguna egin zen Afrikatik kanpoko kasuak eman…
-
-
Itxialdirako genetika (34): Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
Pandemia berri batean bizi gara. Ez da lehena izan eta ez da azkena izango. Gizakiok pandemia eta epidemia anitz bizi izan ditugu gure espeziearen historian zehar. Bizi izan ditugun epidemia horien artean, momentu honetan bi dira pandemia bezala izendatuta daudenak: COVID-19a eta HIESa. COVID-19aren genetikaz asko idatzi dut, gutxi badakigu ere;…
-
Itxialdirako genetika (33): Zitokinen ekaitza
Gure bizitzak hankaz gora jarri duen COVID-19 gaixotasunak ez gaitu modu berdinean eragiten pertsona bakoitzari. Behin SARS-CoV-2az kutsatu ostean, gure gorputzek, gure immune-sistemek, modu ezberdinean erantzuten dute: batzuk sintoma oso arinak dituzte eta beste batzuk nahiko larriak. Sorta honetan erantzun horren gene-oinarrien bila dabiltzala aipatu dugu (gero plottwist bat bizi izan dut…
-
Itxialdirako genetika (32): Saguzarrak
Pangolinekin batera, bizi dugun pandemiaren beste protagonista, izurritearen iturri izan daitezkelakoan, saguzarrarak dira. Ez, ez naiz saguzarren gora beherak azaltzen jarriko, Euskal Herrian baditugu animalia horietan aditu bikainak; eta orain dela gutxi Berrian argitaratu zein saguzarrei eta COVID-19ari buruzko erreportaje sakon bat. Hemen, pangolinekin egin bezala, ze gene-informazio dugun aztertuko dugu.
-
Itxialdirako genetika (31): Pangolinak
Azken asteetan ibili gara pangolinak gora, pangolinak behera, proposatu delako SARS-CoV-2a beraien bidez gure espeziera heldu dela. Animalia horiek desagertzerako bidean jarri ditugu gizakiok bere haragia preziatua delako eta bere ezkatak txinatar medikuntzan erabiltzen direlako. Baina, zer dakigu beraien genetikari buruz?
-
Itxialdirako genetika (30): Gaixotasunak sailkatzen
Itxialdia hasi genuenetik hainbat alditan aurkituko zinen, komunikazioetan edo gaia azaltzerakoan, gaixotasunen kode batzuekin (J10, Z03.8, etab) edota, adibidez, gripea arnas aparatuko gaixotasunekin batera dagoela. Zer dira kode horiek edo nola sailkatzen dira gaixotasunak?
-
Itxialdirako genetika (29): Minbizien gene-bilduma erraldoia
Orain dela bi hilabete pasatxo argitaratu zen minbizia hobeto ulertzeko pausu bat izan zitekeena. Momentuan hainbat hedabidetan oihartzuna izan zuen, baina gurean ez asko, egia esan; eta ni beti bezain marmarti agertu nintzen.
-
Itxialdirako genetika (28): Genomak berdefinitzen
Gaur hilabete bat betetzen da itxialdirako pilula hauek hasi nituenetik. Hortaz, momentu egokia da blog honen ardatzetako bat den gai bati korapilo berri bat emateko: genomak zer diren, hain zuzen ere.
-
Itxialdirako genetika (27): (gene-)datuen gobernantza
COVID-19a dela eta gure osasun-informazioa eta kokalekua jasotzen duten mugikorren APPak jartzeko eskatu dizkigute erakundeek; testak eta txertoak arintzeko malgutasuna eskatzen da; edota jasotako datu horiek erakundeen eskuetan (eta erakundeek erabakitzen duten enpresen eskuetan) uzten ari gara. Dena pandemiari aurre egiteko aitzakiarekin, denon onerako izango dela argudiatuta. Baina nire zalantzak…
-
Itxialdirako genetika (26): Erratuta nengoen eta erratuko naiz
COVID-19a oraindik zurrumurru bat zenean, oraindik izenik ez zuenean, lasai nengoela idatzita utzi nuen blog honetan Otsailaren 15an, momentu horretan askoz gehiago arduratzen ninduten furanoekin eta dioxinekin alderatuta. Lasai nengoen nioen, zeuden datuak ulertzen nituelako eta beren interpretazioak lasai egotera eramaten ninduelako. Espreski parrafo hau berreskuratuko dut: Hortaz, lasai egoteko arrazoiak…