Pilula hauetan lantzeko gaiak eskatu nizkizuenean Urko M. Marigortak bitxikeria hau aipatu zidan. Oraindik lana berrikusi gabe badago ere gako oso interesgarri batzuk ematen ditu.
Egun gogorrak bizitzea egokitu zaigu. Psikologikoki ez da erreza konfinamenduari eta ezjakintasunari aurre egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eramaten ari da estresagarria den egoera hau. Egunotan pairatzen ditugu ere motibazioa emateko eta boluntaristak diren esaldiak, bideoak eta memeak. Niri behintzat horiek lagundu baino, gogaitu egiten naute. Aringarri bezala edo, pilula hauek hasi nituenetik, beldurraren gene-oinarriaz idatzi nahi nuen, momenturen batean beldurra sentitu dut eta. Baina kosta egin zait, ez baitut askorik aurkitu.
Pilula hauetan zeri buruz idatz nezakeen galdetu nizuenean, Ion Olanok filmetan genetikarekin lotutako kontzeptuak oinarria ote zuten aztertzea proposatu zidan. Bere garaian (ia sei urte!!! 😱) telesailei buruzko halako bi sarrera egin nituen, zeren, onartzen dut, aspalditik seriezalea naiz.
Aupa, Koldo! Erabat ezjakina naiz kontu honetan, eta akaso aipatuko zenuen lehenago (#daitort ez dudala bloga jarraitu): zientzia fikziozko filmeetan (demagun, Jurassic Park, Gattaca…) agertzen diren genetika kontuek, ba al daukate oinarri zientifiko errealik? #laguntzearren
Orain dela bost urte Edonola 3. Kultura Zientifikoaren jaialdiaren anfitrioia izatetik zetorren. Bertan hiru hilabetez euskaraz 144 dibulgazio-artikulu jaso genituen. Baina, Uxune Martinezek zioen (eta dioen) bezala, produzitzen dena zabaldu behar da eta, askotan, loti eder moduan gelditzen dira. Hau da, horiek jaso eta zabaldu behar zirela. Ideia horrekin buruan, orain dela 5 urte esperimentu bat hasi nuen: #dazientziat bota.
Uxune Martinezek bi proposamen egin zizkidan pilula hauetan lantzeko. Lehena urtaroko gripearen birusaren ingurukoa izan zen eta orain bigarrena jorratuko dugu: XX. mendeko pandemiak sortu zituen gripeen genetikaren ingurukoa, hain zuzen ere.
Koldo, zerbait urtaroko gripearen inguruan? Haren genetika zer-nolakoa den erakusteko? Edo XX. mendean izan diren pandemien inguruko genetika? Uste dut kasu horietan ere birusak berriak zirela (gripearen kasuan) eta gordailuak animaliak izan zirela… (gure kororekin konparatuz)
SARS-CoV-2ak ez digu guztioi berdin eragiten. Batzuk lasai asko pasatzen dute eta badago COVID-19 oso latza pairatzen duena. Intuitiboki pentsa dezakegu gure geneek hori azal lezaketela eta aste hauetan zehar halako ideiak zabaldu dira sare sozialetan. Gainera Urko M Marigortak ostalarien genetikak COVID-19ari aurreko erantzunean eraginik ote duen aztertzeko egitasmoa martxan jarri zutelaz ohartu zidanez, ba azter dezagun kontu hau.
Itxialdiaren inguruan termino belikoak ugaldu dira. Leku ezberdinetatik kritikatu dira, lekuz kanpo baitaude. Garrantzitsua iruditzen zait ahal den guztietan hau azpimarratzea: krisi hau ezin daiteke termino militarretan ulertu, zeren sendatzea ez da guda bat eta gu ez gara soldaduak.
Gaur 13 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Garai arraroak bizi ditugu halako gauza hutsalak ospatzeko, baina, tira, bizipoza ere mantendu behar dugu halako garaietan. Eta ikusita inguruan gertatzen ari dena, edozein aitzakia ona da irri txiki bat lortzeko.
Azken asteetan egoera arraro batean bizitzea egokitu zaigu. Aste zailak izaten ari dira oraingoak, baina argi izpi bat ere ageri da iluntasunean: maite ditugunon ongizatean inoiz baino gehiago pentsatzen dugu, elkarrengandik isolatuta bagaude ere inoiz baino gertuago gaude, eta intentziorik onenarekin abiatutako egitasmoak ikusten ditugu besteak beste.
COVID-19 gaixotasunaren aurrean jende asko dago bere onena ematen, batzuk etxean, isolatuta gaitza zabaldu ez dadin, eta beste batzuk jo ta ke lanean, beraien osasuna arriskuan jartzen. Guztien esfortzua eskertzen da. Guztiok jakin badakigu, ordea, koronabirusari aurre egiten kolektibo batzuk ikusezin gelditzen direla. Nik ondo ezagutzen dudan bat argira ekarri nahi dut: ikertzaile prekarioak.
Entzun edo irakurriko zenuten SARS-CoV-2aren infekzioa baieztatzeko PCR (Polimerasaren kate-erreakzioa) bidezko testak egiten direla. PCR teknika material genetikoaren zati batetik abiatuta, material genetiko horren milioika kopia egiten dituen teknika da. Teknika honek giza laginean, listuan adibidez, patogenoaren gene-materialaren fragmentu bat identifikatzeko aukera ematen du. Horrela, birusaren fragmentua identifikatuz gero, COVID-19rako emaitza positiboa izango genuke, eta identifikatuko ez balitz, negatiboa. Baina PCRak ez dira bakarrik egiten, laborategietako langileek egiten dituzte.
Hainbat unibertsitatek eta ikerketa-zentrok bere laguntza eskaini dute testak egin ahal izateko. Euren materiala eta adituak osasun sistemaren eskuetan jarri dituzte. Ikerkuntza-taldeek beren baliabide materialak eta pertsonalak COVID-19ari aurre egiteko bideratu dituzte, baliabide horiek lortzea asko kostatzen bazaie ere. Goraipatzeakoa da batez ere talde txikiek duten apurra denon onerako ematea, jakinda beraien etorkizuna arriskuan jartzen dutela. Adituei dagokienez, asko bolondres moduan ari dira lanean. Hortaz, test horiek gauzatuko dituztenak ahaztuta gelditzen dira, hauen lana goraipatzen diren beste lan batzuk bezain garrantzitsua bada ere. Hau pasatzen denean ez ditzagun ahaztu, mesedez.
Txertoarekin gauza bera gertatzen da, txertoa eskatzen da baina ez ikertzaileez (pertsonez) hitz egiten. Mundu osoko laborategietan lasterketan ari dira txertoa nork lehenago sortu. Talde osoa dabil lanean: ikerketa-burutik buztaneraino. COVID-19aren krisia dela eta, zenbait herrialde dirutza inbertitzen ari da txertoa ahalik eta azkarren sortzeko. Ikerkuntza epe luzeko inbertsioa da, ordea. Ikerkuntzaren garapena ez da bat-batekoa. Ikerkuntza patxadaz kozinatu behar da, janari goxoenak bezala; eta ikertzaileak denbora luzez goxatu behar dira, menurik onenak bezala.
Hortaz, izkutuan gelditzen diren pertsona guztiei, inor guztiei, eskerrik asko bihotzez. Zuek gabe hau ezingo genuke aurrera atera.
COVID-19 gaixotasunaren kudeaketaren inguruan badaude kezkatzen nauten ertz batzuk. Buruan nuen horiei buruz idaztea eta Xabier Landabideak ere proposatu zidanez horri buruz idaztea, gaurko pilula genetikaren eta eboluzioaren erabilera maltzurrez izango da. Hau da, eugenesiaz eta darwinismo sozialaz.