Sorta honen zehar hainbatetan ekarri ditut plot twistak, maltxur onak, on maltxurrak eta bestelako baina ze arraioak. Bizia konplexua delako eta gauzak ez direlako hain errazak. Grisen eskalan bizi gara, non ezer ez da dirudiena.
-
-
Itxialdirako genetika (84): Geneen aktibitatea aurreikusten
Gene-lengoaia azaltzerakoan, eta aurretik beste hainbatetan, aipatu izan dut DNAn nolabait idatzita egon behar duela bere burua erregulatzeko moduak, hau da, bere aktibitatea noiz eta nolakoa izan behar duen zehaztuta egon behar duela. Ikerketa berri bat hori egiteko gai izan da.
-
Itxialdirako genetika (83): Gene-arriskua erabiltzen
Gaur hiru hilabete betetzen dira bukatzear den abentura hau hasi zenetik. Azken lau pilulak ditugu aurretik eta, hortaz, azken harrikadak botatzeko erabiliko ditut.
-
Itxialdirako genetika (82): Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
Genetikan aritzen garenok gene-gaixotasun konplexuei begira pasatzen dugu denbora. Gaixotasun horiek pairatzeko arriskuaren ehuneko zero koma zero zero bata azaltzen duten gene-osagaien bila. Bestelako gaixotasunak bale, ondo, baina gaixotasun konplexuak, horietan dago saltsa. Koroa zuen birus bat heldu zen arte.
-
Itxialdirako genetika (81): Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
Gene-lengoaiari buruzko azpisorta honetan jorratu ditut hizkiak zeintzuk diren, hizki horiekin sortzen diren patroiak eta egiturak, nola interpretatzen diren eta eboluzioaren testuinguruan gertatzen dela dena. Bukatzeko lengoaia hori ulertzeko falta zaiguna irudikatzen saiatuko naiz.
-
Itxialdirako genetika (80): Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
Aste honetan gene-lengoaia jorratzen nabil: zeintzuk diren bere hizkiak; hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturak; eta nola interpretatzen den. Aurreko guzti hori testuinguru jakin batean gertatzen da eta testuinguru horri aurre egiteko. Testuinguru hori eboluzioa da.
-
Itxialdirako genetika (79): Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
Aste bat bakarrik gelditzen zaigu sorta honekin bukatzeko eta gene-lengoaian murgilduta jarraitzen dut. Lengoaia horren hizkiak eta hizki horiekin sortzen diren patroi eta egiturei so egin ostean, gaurkoan horiek nola interpretatzen diren landuko dut. Bi zentzutan: sistema biologikoek nola interpretatzen dituzten eta genetikariok nola interpretatzen ditugun.
-
Itxialdirako genetika (78): Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
Pilula hauek bukatzen ari direnez, oinarrira itzultzea erabaki dut eta asteetan zehar kontatu dudan oinarrian dagoen mugida kontatzen ari naiz. Atzo gene-lengoaian lau hizki daudela kontatu nizuen eta gaur hizki horiekin sortzen diren patroiez eta egiturez.
-
Itxialdirako genetika (77): Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
Itxialdirako sorta honen azken txanpan sartu gara. Eta pilula hauei bukaera ematen hasteko, ziklo honi bukaera emateko, oinarrira itzuliko naiz. DNAz idazteko, genetikak ikertzen duen lengoaiaz idazteko. Zeren, azken finean hori egiten dugu, ezezaguna zaigun lengoaia bat deskodetu, zer esaten duen jakiteko eta, horrela, bizia ulertu.
-
Itxialdirako genetika (76): Sormena
Gaurko beste zerbaitez idatzi behar nuen. Baina ez nintzen gai gaiari ekiteko eta berandu noa gaurko pilularekin. Blokeo bat dut eta nire sormena oraindik ez da iratzarri. Sorta honen azken txanpan gaudenez, ez nau gehiegi arduratzen blokeatuta egoteren kontuak. Egoera baliatuko dut sormenaz hitz egiteko.