Mastodonen @mikelgs -ek txerriek saihets estrak dituztela adierazi zidan, gizakiok egin diegun hautespena dela eta. Horri tiraka etxabereekin dugun harremanak gene-mailan zein eragin duen aztertzea ariketa polita izan zitekela iruditu zait.
-
-
Itxialdirako genetika (54): Bizi(tz)a konplexua da
Askotan irakurriko zenidaten biologia konplexua dela zerbaitek agerikoa ez dirudienean edo galdera baterako erantzun zuzenik ez dugunean. Izan ere, hitzaldiren batean, bukatu baino lehen gehitu dut “beno, kontatu dizuedana horrela izan daiteke edo ez. Zeren bizia konplexua da”. Gaurkoan bizia konplexua dela esaten dudanean zer esan nahi dudan azaltzen saiatuko…
-
Itxialdirako genetika (53): Koronabirusen erretratua
Itxialdirako genetika sorta honetan zehar SARS-CoV-2ari buruz eta epidemiak eragin dituzten beste patogenoei buruz aritu naiz. Asteak pasa dira SARS-CoV-2a gure bizitzak hankaz gora jarri zituenetik. Momentu aproposa da koronabirusen erretratua egiteko eta SARS-CoV-2ari buruz oraindik ez dakiguna berrikusteko. Horretarako orain dela astebete Naturek koronabirusei buruz argitaratutako artikulua oinarri hartu dut eta…
-
Itxialdirako genetika (52): Bio zuk zeuk egin
Norberak gauzak egiteko mugimendua, ingelesezko do it yourself (DIY) hori, gero eta alor gehiagotara hedatu da. Telebista piztu geroz, kate batzuren programazioan DIY saioak hamaika gaien inguru aurki daitezke: brikolajea, lorezaintza, minietxeak, dekorazioa,… Itxialdi honetan jende asko etxean azkenburukoak, yogurtak eta ogia egiten ibili da, normalean eginda erosten ditugun gauzak. Gorka Juliok beste…
-
Itxialdirako genetika (51): Adituaren falazia
COVID-19 gaixotasunaren transmisioa eskutatik joaten hasi zitzaigunean adituengana jo genuen zer gertatzen ari zen jakiteko. Osasun krisiak eztanda egin zuenean erabakiak adituen txostenetan oinarrituta hartu behar zirela zabaldu zen. Medioak eta sare sozialak adituz bete ziren, gertatzen ari zenari buruz eta egin behar zenari buruz pontifikatzen. Baina inork ez zekin…
-
Itxialdirako genetika (50): Gene-aholkulariak
Genetikak osasunean duen eragina argia da. Askotan blog honetan eta itxialdiko sorta honetan gaixotasunen gene-oinarriaz aritu naiz. Gero eta ohikoagoa izango da genetika osasun-sisteman txertatzea pazienteei ahalik eta arreta onena emateko. Ondorioz, gene-aholkularitzak gero eta garrantzia handiagoa izango du. Gene-aholkularitzaren bidez pertsonei informazioa eta laguntza ematen zaie gaixotasun heredagarrien alderdi…
-
Itxialdirako genetika (49): Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
Gure gene-materialean zenbat bizi gaitezkeen idatzita egotea gai errepikakor bat da. Jada sorta honetan gai hori landu dugu, mutazio ultraarraroen eragina aipatuta. Gaurkoan, beste ikuspuntu batetik jorratuko dut gaia. Sexu bakoitzak zenbat bizi den ezberdintasun nabarmenak daude espezie askotan. Eta gakoa sexu-kromosometan egon daiteke.
-
Itxialdirako genetika (48): Bigarren olatuak
Mingain urdin gaixotasuna hainbat etxaberek, bereziki ardiek, pairatzen duten gaixotasun infekziosoa da. Mingain urdin birusak sortzen du eta birus hori artropodoen bidez hedatzen da. 2006. urtean birus horren agerraldi bat gertatu zen Europako iparraldean, BTV-8 motarena hain zuzen ere, eta ia Europa osora hedatu zen. Kalte ekonomikoak handiak izan ziren…
-
Itxialdirako genetika (47): Gene-dibertsitatea
Irakurriko zenuten akademiako eta ikerkuntzako 350 profesional inguruk sinatu dugula COVID-19a osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua. Bai arazoen diagnosian, bai proposamen konkretuetan biodibertsitearen garrantzia azpimarratzen da. Goazen kontzeptu horren atzean izkutatuta geratu ohi den zerbait aztertzera.
-
Itxialdirako genetika (46): COVID-19a eta tripak
COVID-19aren epidemia hasi zenetik, gaixo batzuk arazo gastrointestinalak izan dituzte. Itxialdirako sorta honetan aipatu dudan bezala, SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zelulak infektatzeko; eta ACE2 hartzailea nabarmenki aurkitzen da hesteetako zeluletan. Hortaz, ikus dezagun zer dakigun SARS-CoV-2ak tripetan duen eraginaz.