Azkenengo bi jardunaldiak batera idazteak argi uzten du ze neurriraino adi egon naizen egun hauetan. Ez ikusteagatik ez dut ezta itxiera ekitaldia ikusi.
-
-
Olinpikoki pasatzen: 14 eguna
Igeriketa sinkronizatukoekin guztiz txundituta nago. Batez ere ur azpian horrenbeste denbora pasatzea, ito gabe, eta kriston ariketa egiten. Eta, gainera, burua atera eta sartu artean denbora gutxi pasatzen da askotan. Oso zaila iruditzen zait.
-
Olinpikoki pasatzen: 13 eguna
Jardunaldi hau, nola esan, kuriosoa izan da. Azkenengo egunetako erritmoa jarraituz gutxi ikusi dut. Baina, gaur goizeko hiruretan esnatuta nengoenez, kola-kao eta magdalena batzuekin jardunaldiaren hasiera ikusteko prest nengoen. Eta gogoekin geratu naiz Beijing-en kriston euritza botatzen zebilelako. Gero, ordutegi normala jarraituz, hainbat gauzatxo ikusi ditut, baina egun batzutatik daukadan…
-
Olinpikoki pasatzen: 12 eguna
Berandu idazten dut egun honen kronika, alde batetik, Madrilgo istripuaren ostean kasu handirik egin ez diedalako joku olinpikoei eta, bestetik, idazten dudan ohiko orduan kontzertu baterako bidean nengoelako.
-
Olinpikoki pasatzen: 11 eguna
Gaurkoan ez dakit zer gertatu den Pekin aldetik. Hainbat gauza ikusi ikusi ditut baina ez naz adi egon. Apatia fase batean sartu naiz: edo ez ditut lehiaketak ikusten edo ikusten ditudan lehiaketak interes barik ikusten ditut. Ea finalak heltzen doazen.
-
Olinpikoki pasatzen: 10 eguna
Gero eta interes gutxiago nabil jartzen joku olinpikoetan. Phelps-ek lortutakoaren ostean ezer gutxi interesgarri gelditzen da. Gauza batzuk direla, besteak direla, ez dut ariketarik bilatzen, zapping egiten zeozer topatzen badut, pixkat gelditzen naiz, bestela, paso egiten dot. Hori bai, internet bidez azken emaitzen zai egoten naiz.
-
Olinpikoki pasatzen: 9 eguna
Phelps-ek lortu du: 8 urre. Hitzik gabe.
-
Olinpikoki pasatzen: 8 eguna
Beste egun lasai bat erritmo jeiste honetan: atletismoa, txirrindularitza pistan, igeriketa, saskibaloia eta futbola.
-
Olinpikoki pasatzen: 7 eguna
Erritmo geldoagoan kirol ezberdinak dastatzeari ekin diot: txirrindularitza pistan, tenisa, atletismoa, saskibaloia eta igeriketa.
-
Olinpikoki pasatzen: 6 eguna
Egun honetaz paso egin dut. Desintoxikazio pixkat behar nuen, joku olinpikoei kasu handirik ez egitea. Interneten emaitza garrantzitsuenak begiratu (Phelps berriro ere) eta gutxi gehiago. Saturatua nengoen.