Onartzen dut: saturatzen/aspertzen hasi naiz. Hainbeste kirol, hainbeste ordu eta, orain bai, hainbeste aukera, galtzen hasi naizela. Tenisa, igeriketa, judoa, borroka, piraguismoa, boxeoa, futbola, eskubaloia, bela, halterofilia, waterpoloa, tiroa, txirrindularitza eta esgrima.
-
-
Olinpikoki pasatzen: 4 eguna
Saskibaloia, tenisa, bela, piraguismoa, judoa, halterofilia, igeriketa, boleibola, hondartzako boleia, tenisa eta waterpoloa izan dira eguneko menua.
-
Olinpikoki pasatzen: 3 eguna
Gaurkoan joku olinpikoei kasu handirik ez diet egin. Hainbat gauza artean, berandu esnatu naizelako, zineman egon naizelako eta arratsaldean errepikatu dituzten gauzak edo ikusita nituen edo ez zitzaizkidan gehiegi interesantzen. Hala ere hainbat kirol zatika ikusteko aukera izan dut: igeriketa, hockeya, piraguismoa, judoa, halterofila, saltuak, tenisa, arraunketa eta bela.
-
Olinpikoki pasatzen: 2 eguna
Gaurkoan bai, mandoa hartu eta kirol ezberdinetan saltzeatzen ibili naiz. Onartzen dut ez dudala lehiaketa oso bat ikusten, saltoka noala frogaz-froga emaitzak ikusten edo tartetxo bat ikusten. Modu honetan igeriketa, bela, arrauna, gimnasia artistikoa, txirrindularitza, esgrima, judoa, saskibaloia, futbola eta tenisa (gutxi bertan behera gelditu baita) ikusi ditut gaur.
-
Olinpikoki pasatzen: 1 eguna
Gaurko eguna izan den modukoa izanik joku olinpikoei kasu handirik ez diet egin.
-
Olinpikoki pasatzen: 0 Eguna
Txinatar madarikatuak. Zelako hasiera eman dioten joku olinpikoei. Sinesgaitza.