Denboraldia bukatzearekin bat gogoetarako ta hausnarketarako garaia heltzen da. Ikasturte honetan blogari nahiko nukeena baino kasu gutxiago egin diot (ta hori 10. urteurrena izan dela!) eta, hortaz, nahiko baino gutxiago zientziaz idatzi. Behintzat Info7-n entzuteko aukera izan duzue eta Elhuyar aldizkarian irakurtzeko gaixotasun genetikoei buruz eta beren konponbideari buruz.
Honen arrazoia argia da: EHUn azken hilabete (urte t’erdi egia esateko) gogor ta sinesgaitzen ostean lanez aldatu nuen eta, hortaz, ingurune eta lan egiteko modu berrietara ohitu beharra. Hau ez da testuinguru egokia izan zientziaz nahi ta behar beste idazteko. Baina ikasturte honetan bizitako guzti honek gauza batean berretsi nau: ikerketa duina eta zintzoa da bide bakarra.