SARS-CoV-2a birusak (Koro gure artean) dena hankaz gora jarri duela argi dago. Hain hankaz gora, batzuetan galdu egiten garela berari buruz dakigunaren inguruan. Hortaz, txio formatuan hainbat datu jarri ditut momentu honetan argi ditugun hainbat kontu. Horrela erreza eta arina izan daiteke horiek ulertzea eta zabaltzea 😉. Hona hemen 5 #koropilula
(gehiago…)Etiketa: koropilulak
-
Euskarari eta dibulgazioari egindako ekarpenak
Ikertzaileok dibulgatu behar dugu. Askotan diogun zerbait da, gure lana zuzenen ez bada ere, gure jakintza-arloa bai behintzat. Baina agian egiten dugun ekarpen horrek ez du gure curriculum-etan behar duen lekua eta hizkuntzari eta ezagumenduari egiten diogun ekarpena ez da merezi duen beste ikustarazten. Hori dela eta txoko honetan egiten ditudan ekarpenen zerrenda eguneratua eramango dut, ez galtzeko malkoak bezala Interneteko itsaso erraldoian.