Norberak gauzak egiteko mugimendua, ingelesezko do it yourself (DIY) hori, gero eta alor gehiagotara hedatu da. Telebista piztu geroz, kate batzuren programazioan DIY saioak hamaika gaien inguru aurki daitezke: brikolajea, lorezaintza, minietxeak, dekorazioa,… Itxialdi honetan jende asko etxean azkenburukoak, yogurtak eta ogia egiten ibili da, normalean eginda erosten ditugun gauzak. Gorka Juliok beste zuk zeuk egin bat proposatu zidan: DIYbio.
(gehiago…)Etiketa: kultura zientifikoa
-
Itxialdirako genetika (51): Adituaren falazia
COVID-19 gaixotasunaren transmisioa eskutatik joaten hasi zitzaigunean adituengana jo genuen zer gertatzen ari zen jakiteko. Osasun krisiak eztanda egin zuenean erabakiak adituen txostenetan oinarrituta hartu behar zirela zabaldu zen. Medioak eta sare sozialak adituz bete ziren, gertatzen ari zenari buruz eta egin behar zenari buruz pontifikatzen. Baina inork ez zekin ezer. Eta jakin gabe jarraitzen dugu.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (50): Gene-aholkulariak
Genetikak osasunean duen eragina argia da. Askotan blog honetan eta itxialdiko sorta honetan gaixotasunen gene-oinarriaz aritu naiz. Gero eta ohikoagoa izango da genetika osasun-sisteman txertatzea pazienteei ahalik eta arreta onena emateko. Ondorioz, gene-aholkularitzak gero eta garrantzia handiagoa izango du. Gene-aholkularitzaren bidez pertsonei informazioa eta laguntza ematen zaie gaixotasun heredagarrien alderdi medikoan, psikologikoan eta familiarrean. Hortaz, garrantzitsua da ere gene-aholkularien lanak behar bezala funtzionatzea.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (49): Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
Gure gene-materialean zenbat bizi gaitezkeen idatzita egotea gai errepikakor bat da. Jada sorta honetan gai hori landu dugu, mutazio ultraarraroen eragina aipatuta. Gaurkoan, beste ikuspuntu batetik jorratuko dut gaia. Sexu bakoitzak zenbat bizi den ezberdintasun nabarmenak daude espezie askotan. Eta gakoa sexu-kromosometan egon daiteke.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (48): Bigarren olatuak
Mingain urdin gaixotasuna hainbat etxaberek, bereziki ardiek, pairatzen duten gaixotasun infekziosoa da. Mingain urdin birusak sortzen du eta birus hori artropodoen bidez hedatzen da. 2006. urtean birus horren agerraldi bat gertatu zen Europako iparraldean, BTV-8 motarena hain zuzen ere, eta ia Europa osora hedatu zen. Kalte ekonomikoak handiak izan ziren eta 2010. urtearen hasieran kontrolpean gelditu zen txertaketei esker. Baina 2015. urtean birus hori Frantzian berragertu zen, oraindik irauten duen bigarren agerraldiari hasiera emanez.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (47): Gene-dibertsitatea
Irakurriko zenuten akademiako eta ikerkuntzako 350 profesional inguruk sinatu dugula COVID-19a osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua. Bai arazoen diagnosian, bai proposamen konkretuetan biodibertsitearen garrantzia azpimarratzen da. Goazen kontzeptu horren atzean izkutatuta geratu ohi den zerbait aztertzera.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (46): COVID-19a eta tripak
COVID-19aren epidemia hasi zenetik, gaixo batzuk arazo gastrointestinalak izan dituzte. Itxialdirako sorta honetan aipatu dudan bezala, SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zelulak infektatzeko; eta ACE2 hartzailea nabarmenki aurkitzen da hesteetako zeluletan. Hortaz, ikus dezagun zer dakigun SARS-CoV-2ak tripetan duen eraginaz.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (45): Zama diren onurak
Gaurkoan eboluzioaren bitxikeria batekin nator, kontraintuitiboa dirudiena. Istorio honetan ezer ez da dirudiena, plottwistak daude eta aldi berean gauza ezberdinak gertatzen ari da. Joan krispetak prestatzen.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (44): Eboluzioa bueltan da
Munduari gure zilborretik eta gure zilborrarekin begiratzen diogu. Bai norbanako moduan, bai espezie moduan. Antropozentrismo horrek gure inguruan gertatzen direnak interpretatzeko moduan eragina du eta aurreiritziak sortzen dizkigu ere. Batez ere gure espeziearen inguruan.
(gehiago…) -
Itxialdirako genetika (43): Hesteak minberak direnean
1997. urtean Gaixotasun Gastrointestinalen Nazioarteko Fundazioak apirila izendatu zuen Heste minberaren sindromearen (HMS) kontzientziazio hilabetea bezala. Horrela, hilabete honetan zehar hainbat informazio-ekintza egiten dira nahasmendu hau ezagutzera emateko; eta apirilaren 19an goiak jotzen du HMSari buruzko informazioa zabaltzeko hilabeteak. Baina, aurten, COVID-19a dela eta, bertan behera gelditu zen. Baina ez nuen nahi hilabetea bukatzea HMSari buruz hitz egin gabe.
(gehiago…)