Gene-informazioak itxaropen handiak eragiten ditu gaixotasunen diagnosia eta pronostikoa aurresateko eta tratamenduak doitzeko. Aurrekoan, gure populazioan aztertu genuen kolon eta ondesteko minbizia garatzearen gene-oinarria. Oraingoan, pauso bat gehiago eman dugu eta kolon eta ondesteko minbiziaren hainbat pronostikoetan eta tratamenduetan eragina izan dezaketen gene-aldaerak aztertu ditugu, 833 pertsonaren informazio genetikoa eta klinikoa aztertuta.
(gehiago…)Etiketa: kultura zientifikoa
-
Dibulgazioa bizi-jarrera bezala
Bihar hamar urte beteko dira bidaiarik zoroena, ederrena eta aberasgarriena abiatu nuenetik. Orain dela hamar urte nire burua aztertu nuen eta zergatik dibulgatzen ez nuen argitaratu nuen. Harrigarriki, testua ondo zahartu dela iruditzen zait. Bai erabilitako estiloan, bai plazaratutako arazoetan. Eta, zorionez, gauza batzuetan erratu nintzen.
(gehiago…) -
Gizakiok desagerpenetik gertu izan omen ginen
Pasaden astean bolo-bolo ibili zen berria: 1280 indibiduo besterik ez zituen gure espezieak Pleistozenoan eta, ondorioz, desagerpenetik gertu izan ginen. Tremendoa, apokaliptikoa. Azter dezagun auzi hau patxadaz.
(gehiago…) -
Esklabotasunaren arrastoa gaur egungo pertsonetan
Gene-informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da. Hain da erraza, ezen gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituztela hainbat konpainiak eskaintzen dituzten gene-zerbitzuak. Hala, bere jatorria jakin dezakete, senide urrunak aurkitu eta osasun-informazioa eskuratu. Gainera, erabiltzailearen eta konpainiaren arabera, gene-informazio hori ikerkuntzan erabili daiteke.
(gehiago…) -
Nahi gabeko gene-aurkikuntzak
Gene-ikerketa bat abiatzen dugunean, beno gizakiekin egiten den edozein ikerkuntzan bezala, hasieratik ezartzen da ikerketaren helburua eta egingo dena. Hala ere, geneak geneak direnez, nahi gabeko gene-aurkikuntzak egin daitezke. Hau da, gaixotasun bat ikertzeko pertsonei beren gene-informazioa eskatzea eta informazio hori aztertzerakoan beste gaixotasun batekin lotuta dauden gene-aldaerak aurki daitezke. Auzi etikoa kasu hauetan zera da: pertsona horri esan behar zaio beste hori aurkitu egin dela?
(gehiago…) -
Bakterioak minbiziak diagnostikatzeko. Edo ez.
Science aldizkariko berrien atalean istorio bat argitaratu dute zientzia-saltseorako abagunea ematen diguna. Eta saltseoaren oso zalea naizenez (zientifikoa nahiz edozein motakoa), hona nator horri buruz idaztera. Prestatu krispetak, marianitoak edo udan hartzen duzuen pozoia.
(gehiago…) -
Kolon eta ondesteko minbiziaren diagnostikoa hobetzeko gene-informazioa erabiltzeak aurretik dituen erronkak
Berrikuspen bat argitaratzea ez zait bere horretan berri bat iruditzen. Noizbehinka, gai baten inguruan dauden lanak biltzea, aztertzea eta ondorio batzuk lortzea egokia da zure jakintza-arloko gai bat kokatzeko. Berez, ez da ezer berria egiten, tira, agian zein ikuspuntu ematen diozun. Zeren, inoiz ez gara neutroak, eta zer nabarmentzen dugun edo zer ez, egoeraren irudi bat edo beste emango du. Egia da ere, iruditzen zaidala dibulgazio-produktuak eratortzeko aproposa izan daitekela, kontzeptu orokor batzuk eta non gauden azaltzeko balio baitu. Ariketa hori egin berri dugu etapa itxiera bezala, kasu honetan kolon eta ondesteko minbizian praktika klinikoa hobetzeko gene-informazioa erabiltzeak dituen erronkak aztertuz, eta argitaratu berri digute.
(gehiago…) -
Genetikari konputazional baten begira adimen artifizialari
Adimen Artifiziala (AA) bolo-bolo dabil azken aldian, batez ere entrenatutako hainbat ereduk testuak eta irudiak sortzeko duten gaitasun ikaragarria dela eta. Gai honi buruz gauza asko idatzi dira (interesgarriak nahiz ke hutsa) eta nire ausardia ez da hain handia horiei buruz aritzeko. Baina gauza batzuk irakurtzean genetikari konputazional bezala déjà vu sentsazioa dut. Azken finean, nire lana azken 17 urteetan gene-datuak algoritmoen bidez prozesatzea izan da, erabilgarriak diren emaitzak eta ereduak sortzeko. Urte guzti hauetan ohitu naiz big data, algoritmo genetiko, sare neuronal eta adimen artifizial bezalako kontzeptuetara, genetikaren ikerketa irauliko zituztelakoan. Baina gauzak ez dira hain errazak, lagun.
(gehiago…) -
Dieta doitu bat heste minberaren sindromeari aurre egiteko
Heste minberaren sindromea populazioaren %5-%20 artean pairatzen duen gaitz bat da. Zerbait organikoak huts egiten ez duenez ez dago modu argirik diagnostikoa egiteko (analitiketan ez dago ezer txarto, kolonoskopia egitean dena ondo dirudi) eta sintomen arabera egiten da diagnosia. Ohiko sintomak dira tripetako mina eta komunera joateko arazoak. Kasu batzuetan idorreria da nagusi, beste kasu batzuetan beherakoa, eta nahasketak ere daude. Sindrome hau hilgarria ez bada ere, pairatzen dutenen bizi kalitatean eragin handia dauka. Guzti honen ondorioz tratamendu egokiak aurkitzea zaila da eta dietan esku-hartzea izan da aukera terapeutiko bat.
(gehiago…) -
Zer dakigu ostalariaren eta mikrobiotaren arteko elkarrekintzez kolon eta ondesteko minbizian?
Dakizuen bezala, arduradun naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen duten bakoitzean hona nator egindakoa azaltzeko. Oraingoan, zertxobait ezberdina izango da. Noizbehinka (batzuk beste batzuk baino maizago, hori ere egia da) gai baten inguruan jakina dena biltzen dugu eta laburpen antzeko bat egiten dugu, review deitzen duguna, hain zuzen ere. Modu errez batean: gai baten inguruan dokumentatzea. Eta hori da egin duguna, kolon eta ondesteko minbizian ezagunak diren ostalariaren eta mikrobiotaren arteko elkarrekintzak jaso, antolatu, ondorio batzuetara heldu eta gehiago jakiteko proposamenak egin.
(gehiago…)