Bihar jakingo ditugu Txiotesia3ko irabazleak. Donostiako Garoa liburutegian bilduko gara Unibertsitatea.net-en 10. urteurrena ospatzeko, dibulgazioaz hitz egingo digute Estitxuk, Itxarok eta Itziarrek Xabierren gidaritzapean eta sarien banaketa egingo dugu. Ekitaldia interesgarria guztiz.
Etiketa: kultura zientifikoa
-
Irakurgai gomendatuak (XXI): Ahaztutako burdinbideak
Burdinbideen artean hazi nintzen eta trenek zirrara berezia sortzen didate. Hortaz, EHUko Campusa agerkariak eta Zientzia Kaierak argitaratu duten trenbide zaharrei buruzko EHUko ikerketa halabeharrez hona ekarri behar nuen.
-
Irakurgai gomendatuak (XX): Eguneroko pozoiak
Juanma Gallegok Berrian eguneroko pozoi txikiak ekarri zizkigun eta beraien inguruan dagoen eztabaida. Kontuan hartzeko gaia.
-
Konbergentzia ebolutiboa
Badira aste batzuk, Joxeren txio batean inspiratua, Zalldieroak zinta eder hau egin zuen
Eboluzioaren zuhaitza, auzitan (by @joxe & @zaldieroa, v/@berria): https://t.co/I2phXZLlYE
— Ana Galarraga Aiestaran anagalarraga1@mastodon.eus (@AnaGalarraga1) October 11, 2016
Baina, noski, beti marmarti bat etorri behar da festa zapuztera
Sentitzen dut, konbergentzia ebolutiboa ez da nahikoa ahaidetasun filogenetikoa frogatzeko 😛 @AnaGalarraga1 @zaldieroa @joxe @berria
— Koldotxu (@koldotxu) October 11, 2016
Baina zer arraio esan nahi nuen txio horrekin? Hona azalpena.
-
Genetikaren sasizientzia
Sasizientzietaz idaztea oso eskertua da, modu nahiko errazean idazten den zerbait da, formekin jolasteko aukera ematen dizu eta, oro har, harrera ona izaten du. Adibidez Josuk homeopatia edo kimiofobiarekin egiten duena. Eta blog honek inoiz izan dituen bisita gehien sortu duen sarrera Josurena homeopatiari buruz izan zen KZJaia3an, ba guztiz jeloskor nengoenez, ea genetikarekin lotutako sasientziaren bat egur nezakeen pentsatzen hasi nintzen. Noski, lehenengo eta behin genetika bera dago. Bai, bere hastapenetan batzuek sasizientziatzat jo zuten baina hori gainditu dugula uste dut. Beno, hori espero dut behintzat.
-
Irakurgai gomendatuak (XVIII): Txotx artifiziala
Josu Lopez-Gazpio Sagardo artifizialaren alde dago. Tolosaldeko Atarian azaldu digu natural/artifizial dikotomia hori tranpatia dela.
-
Genetikari zintzo baten koplak (1): Gure gabeziak biluzten
Gaur nire urtebetetzea denez, oparia jaso beharrean, egingo dut. Aspalditik dut buruan genetikari buruzko liburutxo bat idaztea. Xumea, txikia, hurbila, asmo handirik gabekoa. Hemen lehen kapituluaren zirriborroa uzten dizuet. Gainontzekoa, tira, dagoenean egongo da. Espero dut zuen gustukoa izatea eta egin nahi beste kritika! (gehiago…)
-
Irakurgai gomendatuak (XVII): LUCA
Amaia Portugalek bizidunon arbaso komuna aurkeztu zigun Zientzia Kaieran. LUCA du izena, beroa eta hidrogeno zale eta 355 gene izango zituen. Harrigarria.
-
Euskal Moby-Dickaren bila
Moby-Dick (Herman Melville, 1851) Estatu Batuetako literaturaren lan ospetsu bat da eta bere hasierako esaldia “Dei nazazue Ismael” ingelesezko literaturaren esaldi ospetsuenetakoa omen da. Moby-Dick metafora bezala erabili ohi da lortzeko ezinezkoa den helburu bat garaiz uzten ez denean. Hain tematuta zaudela balea txuri hori ehizatzeko ez zarela konturatzen zurekin akabatuko duelaz.
-
Irakurgai gomendatuak (XVI): Nork ordaindu du ikerketa hau?
Edu Lartzangurenek Berrian hautsak harrotzen dabilen gai bat ekarri digu: ikerketa enpresek ordainduta dagoenean. Oso gomendagarria tentuz ibiltzeko.