Orain arte bizitzaren zuhaitzaz edo sareaz aritu naiz, adarrak espezie taldeak direla eta adaxkak espezieak. Eta batzuetan sareak eraiki behar direla informazio genetiko zatitxo batzuk adar batetik bestera salto egin dezaketelako. Eta enborra izaki bizidun guztien arbaso komuna izango litzatekela. Baina tranpa txiki bat egin dizuet, ez dut esan enbor hori nondik atera den, zuhaitzaren hazia nondik etorri den, hots, biziaren jatorriaz ez dizuet ezer esan. (gehiago…)
Etiketa: kultura zientifikoa
-
Genetikariari galdetu: Erasmus Darwin
#kzjaia ren barruan genetikari buruz izan ditzazkezuen galderak erantzuteko asmotan genetikariari galdetu ataltxoa hasi nuen. Aniturri BHItik jaso ditut lehengo galderak , ea erantzuteko gai naizen. (gehiago…)
-
Arkatzak, zuhaitzak eta sareak (bizitzaren zuhaitza marrazten, 2)
Aurrekoan bizitzaren zuhaitzari buruz aritu nintzen eta zenbat eta genomaren eskualde (sekuentzia, gene) gehiago erabili zuhaitza finagoa izango zela esan nizuen. Baina biologian dena ez da hain erreza, bestela ez litzateke hain dibertigarria izango. Zeren genomaren eskualde (sekuentzia) ezberdinak erabilita batzuetan informazio kontraesana ematen dute. Hots, eskualde batekin A eta B espezieak eta C eta D espezieak batera doazela ondorioztatzea eta beste eskualde batekin A, B eta C batera doazela eta D gaixoa arraro bat dela ondorioztatzea. Buruhauste hau konpontzen zaila da, benetan gertatu dena ezin dezakegu jakin eta (beno, denboran bidaiatzeko makina bat asmatuz gero agian bai), baina bai jakin dezakegu non dauden tranpak buruhauste hau ulertzeko. (gehiago…)
-
Bizitzaren zuhaitza marrazten
Eboluzioaren teoria (gehiago…)
-
Hemokromatosia, edo eboluzioa gaixotasunak ulertzeko
Hemokromatosia medikuntza pertsonalizatuaz idatzi nuenean aurkeztu nizuen. Gaurkoan gaixotasun genetiko honetan sakonduko dut. Gaixotasun hau interesgarria egin zait beti eta zuekin partekatu nahi ditut kontu deigarri batzuk. (gehiago…)
-
Darwin, Wallace eta Lamarck
Theodosius Dobzhansky-k “Biologian ezerk ez du zentzurik eboluzioaren argipean ez bada” esaldi handia idatzi zuen. Eta eboluzioa ulertzeko hirukote hau ezagutzea ezinbestekoa da. (gehiago…)
-
Helsinkiko adierazpena
Ikertzaileok bi gabezi nagusi ditugula iruditzen zait, bata dibulgazio gutxi egiten dugula, bestea formakuntza etiko/filosofiko urria dugula. Lehena arazo orokor bat da, zientzia sozializatu behar delako, bigarrena izaki bizidunekin lan egiten dugunontzat arazo bat da, batez ere gizakiekin lan egiterakoan. Bioetikan aditua ez banaiz ere beti interes handia izan dut gai honetan. (gehiago…)
-
Genometako egiturak bilatzen
Aurreko batean lan egiteko ordenagailuak erabiltzen nituela azaldu nizuen . Oraingoan erabiltzen ditugun ordenagailu programek zer egiten duten azaltzen saiatuko naiz, batzuetan oso ondo nola egiten duten ulertzen ez badut ere. (gehiago…)
-
Zainzurien usaina (edo kiratsa)
Orain Gabonak pasa direla, ziur zuetako askok zainzuriak jan dituzuela. Mahonesarekin, ozpin-oliotan nahiz beste jaki batzuen osagai moduan (lebatza saltzan, esate baterako). Eta komunera joaterakoan (Gabonetan komunean denbora asko igarotzen baitugu), zainzuriak jan ostean, pixak usain arraroa du. Zuetako batzuk irri batekin buruarekin baietz egingo duzue eta zuetako beste batzuk ze arraiotaz ari naizen pentsatuko duzue. (gehiago…)