DNA zaborraren inguran idatzitakoen artean, aurrekoan hainbat ikertzailek DNA zaborrari garrantzia kentzen diotela onartu nuen. (gehiago…)
Etiketa: kultura zientifikoa
-
DNA zaborraren garrantziaz (I)
Aurrekoan DNA zaborrak niretzat duen xarma azaldu nuen eta bere garrantziari buruz idatziko nuela mehatxatu nuen. Mehatxua betetzeko unea heldu da. Eta metafora egiteko janaririk ez zait bururatu, hortaz, gilda batzuk eskaintzen dizkizut azalpena hasteko (gehiago…)
-
DNA zaborraren xarma
Dibulgazioari buruzko gogoeta egin nire gehien interesatzen zitzaidana elementu mugikorrek genomen eboluzioan duten eragina zela bota nuen. Elementu mugikorrak animali eta landareen genometan DNA zabortzat jotzen dira. Aste honetan Ekaiarako idatzitako artikulu xume bat atontzen nengoela zergatik DNA zaborra hain erakargarria egiten zaidan azaldu behar nuela bururatu zitzaidan. Hots, niretzat DNA zaborraren xarma zein den partekatzea. (gehiago…)
-
Dena ikertzea ez delako
Nire ustez ikertzaile batek duen arazorik handiena ikertzeari inoiz uzten ez diola da. 24 orduz 365 egunez (366 urte bisiestoetan) ikertzaileak gara. Lotan ere pentsatzeari ez diogu uzten. Gidatzen zoazela, bazkaltzen zaudela edo liburu bat irakurtzen zaudela ideia bikainen bat burura etorri ahal zaizu. Pixkat yonkiak gara zentzu horretan. (gehiago…)