Blog honetan hainbatetan zientzia-fikziozko telesailetan genetika nola irudikatu (eta uzkurtu) duten landu dut (baga, biga, higa, laga); pilula hauetan ere, eskaera bat medio, filmetan nola erabili den; gaurkoan zientzia-fikzioa ez den telesail batean genetika irudimen handiarekin nola erabili zuten landuko dut.
(gehiago…)Etiketa: kultura zientifikoa
-
Larrialdirako genetika (101): Genetikaren etorkizuna (3)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (100): Pedagogia
Azken boladan bada hitz bat edo kontzeptu bat askotan irakurri dudana: pedagogia egin behar dugula. Zera, agerikoa da pedagogia egitearen alde nagoela, bestela ez nintzateke 100 zientzia-piluletara helduko (sei hilabetetan!), ez aurretik egin ditudan hamarnaka ekarpen egingo formatu eta leku ezberdinetan. Baina, zera, pedagogia egin behar dugula esatea, orain arte zer egin dugu ba? Niretzat zuzenagoa litzateke esatea pedagogia egiten jarraitu behar dugula, orain arte egin duguna oso baliagarria izan baita! Edo hori esan didazue behintzat 😜.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (99): Koropilulak (4)
SARS-CoV-2a birusak (Koro gure artean) dena hankaz gora jarri duela argi dago. Hain hankaz gora, batzuetan galdu egiten garela berari buruz dakigunaren inguruan. Hortaz, txio formatuan hainbat datu jarri ditut momentu honetan argi ditugun hainbat kontu. Horrela erreza eta arina izan daiteke horiek ulertzea eta zabaltzea 😉. Hona hemen beste 5 #koropilula berri
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (98): Genetikaren etorkizuna (2)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta erronkei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (97): Gripearen zain
Udazkenarekin batera gripearen sasoia hasiko da Ipar Hemisferioan. Horrek kezka eta ardura dakar, alde batetik, COVID-19aren hainbat sintomarekin gainjarri egiten direlako gripearen sintomak; beste batetik, jada muturreko egoeran dauden osasun-zentroak, gripearen sasoiarekin batera gainezka egin dezaketelako. Ez dirudi udazken lasaia izango dugunik aurretik. Azter dezagun zein izan daitekeen egoera.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (96): Koropilulak (3)
SARS-CoV-2a birusak (Koro gure artean) dena hankaz gora jarri duela argi dago. Hain hankaz gora, batzuetan galdu egiten garela berari buruz dakigunaren inguruan. Hortaz, txio formatuan hainbat datu jarri ditut momentu honetan argi ditugun hainbat kontu. Horrela erreza eta arina izan daiteke horiek ulertzea eta zabaltzea 😉. Hona hemen beste 5 #koropilula berri
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (95): Genetikaren etorkizuna (1)
Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (94): Korodatuak (3)
Azken asteetan erreparatzen diedan datuei buruz aritu naiz, alde batetik joerak nola aztertzen ditudan, beste alde batetik positiboen eta PCR kopuruen arteko harremana. Gaurkoan begiratzen dudan zenbakirik gogorrena, lazgarriena eta gehien arduratzen nauena: hildakoen kopurua. Pandemia honen istorio guzti honetan gora eta behera ibili gaitezke neurri guztiek dituzten alde onak eta mugak adierazten, baina hildakoen zenbakia da termometrorik zorrotzena.
(gehiago…) -
Larrialdirako genetika (93): PCR
PCR siglek gure egunerokoa hartu dute. Ingelesezko Polymerase chain reaction sigletatik dator, hau da, polimerasaren kate-erreakzioa, polimerasa entzimaren funtzioan oinarritzen baita teknika hau. Wikipedian PCRaren azalpena aurki dezakezue; Elhuyarrek sortzen dituen edukien artean PCR hamaika gauzetarako erabili dela ikus dezakezue; Zientzia Kaieran genetikaren historia azaldu nuenean PCRa mugarri garrantzitsua izan zela azaldu nuen eta PCRari esker gaixotasun askoren gene-oinarria azter zitekela; eta pilula hauetan PCRa egiteko aparatua aurkeztu nuen eta Iratik PCRak egiten dituztenei gorazarre egin zien. Beste era batera esanda: PCRa teknika ezagutzeko eta teknika sendo eta oso erabilia dela jakiteko hamaika aukera badaude ere, behar beste modutara azalduko dugu. 😉
(gehiago…)