#kzjaia ren 2. edizioa joan zaigu, arrakastatsua berriro ere. 1. edizioaren eta 2. edizioaren zenbaki eta gogoeta orokorren ondoren, 2 edizio hauek Edonolan izan duten inpaktuari buruz gogoeta txiki bat plazaratu nahiko nuke.
-
-
#kzjaia2 ko bidaien laburpena
#kzjaia2 a joan zaigu eta Zientzia.net-en eskutik unibertsoko hamar tokitara bidaiatu dut!
-
Kafepintxo&Ikerkuntza solasaldiak: Koldo Garcia
#kzjaia ko 2 edizio joan zaizkigu eta oraindik inork ez du nirekin kafepintxo bat hartu izan nahi ikerkuntzaz hitz egiteko. #kzjaia ko hamargarren sarreran zeozer berezia egiten dudanez, 2. edizioan hau azkenengoa izango denez eta gaur lau urte betetzen direnez tesia irakurri nuenetik, aukera bikaina iruditu zait nire buruarekin #kafepintxo…
-
(Genomaren) tamainak ez du axola
Izaki bizidun baten konplexutasunaren artean eta genomaren tamainaren artean erlazioa egon daitekela uste dezakezu. Nahiko agerikoa dirudi, ezta? Gero eta konplexuagoa izan are eta argibide liburu handiagoa izan. Baina horrek, oro har, bakterioetarako balio badu ere landare eta animaliontzat ez du halabeharrez horrela izan behar. Landare eta animalion kasuan genomaren…
-
Laktosari tolerantzia
Bai, ondo irakurri duzu, laktosari tolerantzia, ez intolerantzia. Baina noski, lotuta daude: laktosa liseritu ahal baduzu ez zara laktosari intolerantea. Laktosa liseritzeko laktasa deitzen den entzima (proteina) bat beharrezkoa da. Jaiotzerakoan laktasa kodetzen duen LCT genea oso aktibo dago eta titia kentzerakoan genea aktibo egoteari uzten dio, laktosa gehiago ezin…
-
Behin eta berriro asmatzen
Izaki bizidunon antzeko funtzioak betetzen ditugu: jaio, handitu, ugaldu eta hil. Baina funtzio horiek betetzeko hamaika bide aurkitu ditugu. Bizitza den bezalakoa da eta mota askotako konponbideak asmatu ditugu (egia esan zoriz agertu eta garatu dira eta hautespenak saritu ditu) erronkei aurre egiteko. Baina antzeko konponbideek ez dute zertan jatorri…
-
Genetika artea egiteko
Bartzelonan nengoela, nire behi-katiluarekin kafe bat hartzera nindoan egun horietako batean, korridorearen sarreran genomikako zerbitzukoak jende talde batekin ikusi nituen. Bisita gidaturen bat izango zela pentsatu nuen. Bazkal orduan kontatu zigutenagatik Arte Ederretako ikasleak ziren beren lanak genetika/genoma/DNAn oinarritua egin nahi zutenak. Posible da genetika erabiltzea arte lanak egiteko? Ba…
-
Erretrobirus endogenoak etxe-abereetan
Ikertzailearen lanaren helmuga ikertutakoa publikatzea omen da. Baina ikerketa berri baten emaitzak azaltzen dituen artikulua ez da adizkari zientifikoetan publikatzen den bakarra. Baita ere “review”-ak deitzen direnak daude (ez dakit nola euskaratu hitz hori), hots, ingelesek “state of the art” deitzen duten hori egiten dutenak: gai bati buruz dakiguna biltzen…
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (II)
Aurreko sarrera arrakastatsuaren ostean oraingoan beste telesail batzuk aztertuko ditut genetikaren ikuspuntutik.
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (I)
Zientziarekin batera sukaldatzea, argazkilaritza eta istorio onak ditut gogoko. Azken aldian telesailetan filmetan edo liburutan baino istorio hobeagoak daudela iruditzen zaidanez azkenean seriofilo konpultsibo bat bilakatu naiz. Adibidez Tronu dema azaltzeko genetika erabilia izan da . Baina nik zientzia-fikziozko telesailetan genetikarekin lotutakoak aztertuko ditut, batetik zientzia-fikzioa Tronu dema baino moloiagoa…