Dakizuen bezala blog hau #KZJaia3ko anfitrioia izan da. Baina baita ere, aurrekoetan bezala, nire ekarpenak ere egin ditut, guztira 13, @TxoniMatxainekin batera ekarpen gehien egin dituenen artean kokatu naiz. Hona egindako ekarpenak, horietako batzuk beste gune batzuetan kolaborazioa eginda ta guzti.
-
-
#KZJaia3-ko balorazioa
#KZJaia3a bukatu da eta Kultura Zientifikoaren Jaialdiaren 3. edizio honek emandakoaren gainean balorazioa egitea dagokit. 12 astetan 144 ekarpen izan ditugu 103 egile ezberdinek eginda 23 webgune ezberdinen bidez. Laburpen laburrenek 19 ekarpen izan dituzte eta luzeenak 29 ekarpen. Errekor-zenbakiak, zenbaki potoloak. Azter dezagun zenbaki horien atzean dagoena.
-
#KZJaia3-ko 6. #kafepintxo-a
Azken aldiz hona gerturatzen naiz #KZJaia3ak eman duena laburtzeko. Azken laburpen honetan 13 egunetan X ekarpen egin dituzue eta trukean behi arrazak eraman dituzue. Goazen #kafepintxo eder batekin zer ekarri duzuen ikustera.
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (4)
#KZJaia3a bukatu baino lehenago zientzia-fikziozko serieak aztertzen dudan segida hauen atal berri bat idatziko nuela esan nuen eta emandako hitza betetzera nator.
-
Hizkuntzaren eboluzioa burmuinaren eboluzioaren bidetik bilatzen
Luis Pastor (@aloxieusko) EHUko Gogo Elebidun taldeko ikertzailea da.
-
Noiz sortzen da espezie bat?
Azken aldian bolo-bolo dabiltza Neandertalen inguruko aurkikuntzak, Homo generoaren aztarnarik zaharrenak omen direnak hautsak harrotu ditu,… Izan ere, #Zientziatekan Alvaro Arrizabalagak egindako hitzaldiaren bukaeran Iñako (@uhandrea) , Kepa eta Alvaro (@alvaroleizetxiki) ibili ziren Neandertalak espezie bereizi bat ote ziren inguruan solasean. Espezien mugak non kokatzen diren, noiz kokatzen diren, korapilatsua…
-
#KZJaia3-ko 5. #kafepintxo-a
Nabaritzen da azken txanpan gaudela eta gogor ekin diozuela kultura zientifikoa hedatzeari. 14 egunetan 28 ekarpen (egunean 2!) egin dituzue. Animaliak bukatu dituzue (eta horiekin izaki bizidun talde guztiak), birusak arin eraman dituzue eta lehen behi arrazak ere. Bai, #kafepintxo bat hartu eta ekin diezaiogun laburpen luze honi!
-
Hegazti-genoma andana
Hilean behin Info7 irratiko Talaiatik-era hurbiltzen naiz zientziaren inguruan bururatzen zaidana kontatzera. Azkenekoan niretzat iazko berri zientifikorik garrantzitsuena izan zena izan nuen hizpide. Ez zuen aparte aipamenik izan, ez zen zerrendetan agertu, baina niretzat nahiko lan mardula eta garrantzitsua izan zen. 48 hegaztiren genoma aztertzea ez baita nolanahikoa.
-
Opariak: Be(hi) plana
Egin duzue. Opari guztiak banatu ditut. #KZJaia3a hasi baino lehen izaki bizidunen taldeak banatuko nituela esan nizuen eta 102 opari horiek banatu ere. Badazpada birus taldeak nituen buruan ere, definizioz ez dira izaki bizidunak baina biziarekin harreman estua dute, eta 7 horiek banatu ere. Eta orain Be planari ekin behar…
-
Zergatik ez duzue gaixotasun (genetiko) honentzat sendabiderik aurkitu?
Aurreko batean galdera hori plazaratu nuen “Mozkorra eta giltzak” metafora azaltzeko. Gertatu ohi zait gaixotasun bat hizpide bilakatzen denean goizago edo beranduago norbaitek zergatik ikertzaileok sendabiderik aurkitu ote ez diogun galdetzen didala. Gaia berrartuko dut, orduan azaldutakoak garatzeko eta gai zail honen atzean dagoen azaltzeko. Hasieratik argi utzi nahi dut…