Gaur amaitzen dudan 8. dibulgazio-denboraldi hau atipikoa izan da. Aurrekoa bezain beste ez, baina arraroa: lehenago hasi nuen egoerak hala eskatzen zuelako eta urte hasieratik motel joan da. Eta denboraldia bukatu nahi dut hasi nuen bezala: jakinpozaren aldeko aldarria egiten.
-
-
Pandemia bati aurre egiteko neurriak
SARS-CoV-2aren hedapenaren eta COVID-19aren egoera oso kezkagarria da gurean. Berriro ere. Orain dela urtebete hasi zen pandemia honi neurria hartu ezinik gaude. Edo ez diogu hartu nahi. Orain dela 10 hilabete pasatxo hasi ginen neurri ezberdinak erabiltzen birusari aurre egiteko edo birusarekin bizitzeko. Baina badirudi ez dugula ezer ikasi eta…
-
Etxeratze-agindurako genetika (eta 134): 37 galdera mundua hankaz gora jarri duen birusari
Gaur, bigarren aldiz, pilula-sorta honi bukaera emango diot. Ez dakit hirugarren txanda bat etorriko den urte berriarekin, aurrerago berriro ekingo ote diodan formatu honi edo hemen bukatzen ote den. Edonola ere, pandemia honek uzten digun galderekin bukatu nahiko nuke. Oraindik ez dakigun horrekin, oraindik buruan bueltaka ditudan galdera horiekin. Doinua,…
-
Etxeratze-agindurako genetika (133): Sinbiosiaren gene-arrastoa
Bizia baliabideak lortzeko lehiaketa bat dela askotan saldu digute. Baliabideak mugatuak direnez, espezierik edota indibiduorik egokienak aurrera egingo dutela baliabide horiek eskuratuko dituztelako. Baina baliabide horiek lortzeko estrategia ezberdinak gara daitezke, batzuk oso eraginkorrak direnak. Adibidez, bi espezieren arteko harreman kooperatiboak, sinbiosia deitzen dugun hori, bientzat onurak ekar litzake. Horien…
-
Etxeratze-agindurako genetika (132): Hiru dimentsiotako egitura
Genetikan buruak zerbaitekin eztanda egiten badit hori da hiru dimentsiotan pentsatzea. Beti diogu DNA (edo RNA) sekuentzia bat dela, bere sekuentziazioa, gene-aldaerek funtzioan eragiten dutela etab. luze eta astun bat. Noski, nik hori dimentsio bakarrean ikusten dut: sekuentzia bat (hau da, “letren” jarraiera bat) eta sekuentziak zer dioen arabera gauza…
-
Etxeratze-agindurako genetika (131): Gene-arriskua (II)
Pilula hauetan noizbait aipatu dut gene-informazioa gaixotasunak eta beste ezaugarri batzuk aurreikusteko erabil daitekela. Hau da, dituzun gene-aldaeren arabera gaixotasun bat edo beste garatzeko probabilitatea kalkula daiteke, gene-aldaera jakinek gaixotasun hori sortzeko duten arriskua kontuan izanda. Oraindik ideia horren aplikazioak muga batzuk dituenez, ertz ezberdinetatik ikertzen ari dira beren aplikazioa hobetzeko.
-
Euskaraldiarako genetika (130): Txertoa
SARS-CoV-2aren aurkako txertoa da azken asteetan (eta hilabeteetan) lerroburuak bete dituen gaia. Pandemia honetaz kokoteraino omen gaudenez, berarekin bukatzeko edozein itxaropen izpi gogor besarkatzen dugu. Pandemiaren hasieratik txerto bat izatea jarri zen inflexio puntutzat (Plague Inc-era jolasten duen edonork ondo dakien bezala) eta puntu horretara heltzen ari garela dirudi. Eta…
-
Euskaraldiarako genetika (129): Berrikusi gabeko zientzia-artikuluak
SARS-CoV-2aren pandemiak gauza asko ekarri dizkigu. Horien artean birus horri buruzko, sortzen duen gaixotasunari buruzko eta pandemiari buruzko zientzia-artikuluen loraldia. Inoiz ez da hainbeste eta hain arin ikertu gai bat. Ondorioz, baliagarria den informazioa arin lortu da, baina balio ez duen informazio asko ere sortu da. Baita ere, kasu batzuetan,…
-
Euskaraldiarako genetika (128): Diseinu adimentsua
Badira bi hilabete Josu Lopez-Gazpiok erronka bat bota zidala. Konspirazio zentzugabeak botatzen dituen tipo batek esaten zituen ergelkerien harira izan zen hori. Ez dudanez pazientziarik zentzugabekeriak desegiteko eta halako jendea eta bere paranoiak sekulako nagitasuna ematen didatenez, ba ez nuen lokatz horretan sartu nahi. Baina buruan bai gelditu zitzaidala ea merezi duen…
-
Euskaraldiarako genetika (127): Itsasoko gutiziak hobetzen
Urteko azken hilabetea hasi berri dugu. Badakigu hilabete hau berezia dela, hil bukaeran urteko garairik bereziena ospatzen baiugu. Beste era batera esanda, gabonak bertan ditugu. Gutxi barru gure mahaiak gutiziez beteko dira, horien artean itsasoak ematen dituztenak, hau da, arrainak eta itsaskiak. Eta genetikak hori horrela izatea errazten ari da.