Science aldizkariko berrien atalean istorio bat argitaratu dute zientzia-saltseorako abagunea ematen diguna. Eta saltseoaren oso zalea naizenez (zientifikoa nahiz edozein motakoa), hona nator horri buruz idaztera. Prestatu krispetak, marianitoak edo udan hartzen duzuen pozoia.
Txioerriak hitz egin zuen eta mikrobiotari buruzko haria egitea ideia ona zela erabaki zuen. Hortaz, hemen gaudenez, goazen harira 🧵! (Blogean ere dena batera jarri dut, errazago irakurtzeko)
Datorren astean mikrobiotari buruzko eskolatxo bat emango dut. Diapoak prestatzen punturik garrantzitsuenekin denok ulertzeko moduko hari bat egin nezakela bururatu zait. Zer dio txioerriak?
Guztiok pairatu ditugu sabeleko minak edo ondoezak. Izan gehiegi jan edota edateagatik, birus batengatik edo urduritasunagatik. Baina batzuetan hauek ez dira arrazoi nahikoak gure sabelei gertatzen zaiena ulertzeko eta genetikara jotzen dugu gure barrenak hobeto ezagutzeko.