Science aldizkariko berrien atalean istorio bat argitaratu dute zientzia-saltseorako abagunea ematen diguna. Eta saltseoaren oso zalea naizenez (zientifikoa nahiz edozein motakoa), hona nator horri buruz idaztera. Prestatu krispetak, marianitoak edo udan hartzen duzuen pozoia.
Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko minbiziari buruz egindako lan hau oso polita dela iruditzen zaidala!
Orain dela bi hilabete pasatxo argitaratu zen minbizia hobeto ulertzeko pausu bat izan zitekeena. Momentuan hainbat hedabidetan oihartzuna izan zuen, baina gurean ez asko, egia esan; eta ni beti bezain marmarti agertu nintzen.
Zenbaki erraldoiak. Ikaragarriak. Jatorrizko artikulua irakurri behar dut ganorazko iritzi bat izateko, baina hemen irakurtzen denagatik, zera, gauza berri askorik ez. Zarata asko, espektakulo asko, baina mamia, meh. https://t.co/aIpQeWifXX
Minbizia denok ezagutzen dugun gaixotasun bat da. Denok dakigu, akats genetikoen ondorioz, zelulak neurri gabe hazten direla tumoreak sortuta; eta tumore horiek lekuz mugitzeko gai direnean metastasia, minbizia, dugula. Orain gutxi arte ez nekiena, eta guztiz zoratuta utzi ninduena, zera da: badirela kutsatzen diren minbiziak, birus bat baliran bezala.