32 urte ditut. Herri erdaldunduko, Basauriko, ama-hizkuntza euskara duen pertsona bat naiz. D ereduan ikasi dut. Ikastola, institutu eta unibertsitatean. Institutu garaian herri erdaldundu batean bizitzeagatik nahi baino euskara gehiago galdu nuen. Orduan ez nintzen jabetu. Unibertsitatera joaterakoan, ingurune euskaldunago bat baitzen, galera horretaz konturatu nintzen. Karrera, biologia, ezin izan nuen guztiz euskaraz egin, azken urteetan hainbat eskola erdaraz hartu behar izan nituen. Tesia, genetikan, euskaraz egin nuen. Euskarazko tesien Koldo Mitxelena saria jaso ere. Euskal Herrian ikertzen ibili naizen bitartean talde euskaldunetan lan egiteko aukera izan dut. Azken urte t’erdian euskarazko dibulgazioa lantzen ibili naiz. Urte hauetan ere Basauriko Euskaldunon Elkarteko bazkide izen naiz eta ahal izan dudanetan parte hartu izan dut. Hala ere, hainbeste urte ostean euskara guztiz berreskuratu ez dudala iruditzen zait, galtzen dena ez baita inoiz berreskuratzen. (gehiago…)