Esan nuen modu “ofizialean” ez dudala COVID-19az hitz egiten, baina bai idazten dudala zeharkako gaiez edota nire izenean, pixka bat dakien herritar modura alegia. Eta ziberezagun batek galdetzen badu, lege onez erantzun beharko zaio. Ane Urkiolak galdetu zigun ea birusak nola hiltzen diren eta erantzuten saiatu nintzen sei txiotan. Beranduago nire aitak galdera berdina egin didanez ere, eta Gorka Juliok dioen bezala, txiotan jartzen dena euskarri egonkorragotara pasa, txio horietan jasotakoa, txukundu eta hedatu dut.
Ez zait txio batean sartuko 😂😂😂 "Hiltzeko" modu bakarra antigorputzak sortzea da, gure immunitate-sistemak birusari aurre egitea "ikastea". Hori lortzen da infektatu baino lehenago txertoa erabilita. Baina kasu honetan ez dugu txertorik (x/1)
Ana Galarragari atzo txio batean irakurri nion SARS-CoV-2aren jatorriari buruz datu berriak aurkitu zituela ikertzaile talde batek. Ez da lehen aldia sorta honetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruz aritze naizela, baina Nature aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa eta, jakinminagatik, irakurri eta hona ekarri dut. Gainera, horrela, jatorria zein den jakitea detektibe-eleberri bat bezala har dezakegu!
#COVID19 Konfiskatutako pangolinen* koronabirusak genetikoki aztertuta, ikertzaile txinatarrek berretsi dute pangolina izan daitekeela birusaren bitartekaria, saguzarren eta gizakien artean v/@nature: https://t.co/eLTp7FRqt7 *pangolina desagertzeko arriskuan dago pic.twitter.com/oYt0968wSV
— Ana Galarraga Aiestaran anagalarraga1@mastodon.eus (@AnaGalarraga1) March 26, 2020