Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago…
-
-
Guzti honek merezi du
Gaur Edonolak 14 urte betetzen ditu. Urtero bezala konta nezake blog hau harrikada pertsonalak botatzeko hasi zela eta denboraren poderioz zientziarekin eta, batik bat, genetikarekin lotutako harrikadak botatzeko bilakatu nuela. Zera, bada, berriro kontatu dut. Kontua da, merezi al du zientziei eta genetikari buruzko blog bat elikatzeak?
-
10 urte mundua Edonola azaltzen
Gaur Edonolak, irakurtzen hari zaren blog honek, 10 urte betetzen ditu. Zifra borobila, zenbaki handia. Hamarkada oso bat txoko xume hau martxan jarri nuenetik. Asko pasa da ordutik eta asko aldatu da blog hau. Hasieran beste helburu bat zuen eta, denboraren poderioz, genetikari buruzko bloga bilakatu da. Eta apaltasuna alde…
-
Edonola 10 urterako bidean: artikulu eskaera
Datorren Apirilaren 4ean Edonolak 10 urte beteko ditu. Hainbat etapa izan ditu hamarkada honetan zehar baina azken hiruzpalau urteetanĀ dibulgazio-blog bezala bere txokoa aurkitu du. Eta elkarrizketa bat eta guzti egin!
-
7 urte Edonola bizitzen, 13 urte Beste Orrialdea zabaltzen
Urtero, egun hau heltzen denean, istorio berdina idazten dut. Nola orain 13 urte Beste Orrialdea Interneten zabaldu nuen eta orain 7 urte Edonola.net domeinua erosi gauza berriak egin ahal izateko, Beste Orrialdeari leku duin bat emateko eta @TxarkoDurden lagunaren ProyectoXXI zenari etxetxo bat emateko. Denbora guzti honetan gauzak aldatuz doaz,…
-
30 urte!
Gaur 30 urte betetzen ditut. Zifra borobila. Batzuek krisi bat eta guzti dutela diote. Eztakit, ni egunero bezala iratzartu naiz: zoriontsu. Kristolako gogoetarik egin nahi ez dudanez modu errez batean ospatuko ditut 30 urte hauek: 10 abesti, 10 telesail eta 10 janarirekin:
-
Ze arroputza naizen, zelako potroak ditudan.
Egun batzuk dira Port Vell-etik gertu banku batean eguzkia sartzen ikusten nengoela eta burura hori etorri zitzaidan. Ze arroputza naizen, zelako potroak ditudan. Eta arrazoiz. Nire urtebetetzea lehen aldiz gurasoen etxetik irtenda ospatzen dut. Eta Bartzelona igaraotzen dot, gustoko dudan gauzan lanean eta, hori gutxi balitz, nire burua ezagutzeaz liluratuta.