Bihar, Urtarrilak 20, Trumpen garaipena eta faxismoaren zabalkundea erraztu duten plataforma toxikoak uzteko edo, behintzat, leku atseginagotara joateko, deialdia dago. Besteak beste, gurean, estatuko beste herriekin batera, Goazen Lagunok ekimena martxan dago, fedibertsora etortzeko.
(gehiago…)Etiketa: zientzia
-
2024 bukatzeko 4 zientzia-burutazio eta 2025rako asmo on bat
Orain dela bost urte Txinan pandemia bat kozinatzen ari zen. Ez genekin gainera etorriko zitzaiguna, baina Zientzia eta Dibulgazio ariketa erraldoi batean, etorri zitzaiguna azaldu eta ulertu genuen. Erresistentziak erresistentzia eta akatsak akats, zientzia eta zientzia azaltzea erdigunean egon behar zutela argi geratu zen. Bost urte geroago, antizientziak espazio publikoa okupatu du eta zientziak irabazi zuen kapital sinbolikoa galdu duela dirudi. Zer arraio gertatu da?
(gehiago…) -
Zientziarik gabe, ez naiz, ez gara
Ikasturte hasieran, lankideei aurkeztu nienean dibulgazioan eta prestakuntzan aurretik genuena, azaldu nien kezkatuta nengoela. Kezkatuta, hor kanpoan, hainbat guda kultural daudelako eta zientzia galtzen doalako. Eta esan nien ere, egiten dudana egiten dudala etsi egiten ez dudalako. Jakitun naizela umoretsua, adarjotzailea eta pixka bat marmartia izatea arriskutsua izan daitekela, ni serio ez hartzeko arriskua dagoelako, baina iruditzen zaidala aukera humanoa zientzia izan behar duela. Egoera oso serioa delako.
(gehiago…) -
COVID19-aren txertoak 1,6 milioi pertsonaren bizitzak salbatu ditu Europan
Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu dituzte eta ondorioztatu dute COVID19aren txertoek hilkortasuna ia %60 jaitsi zutela eta, ondorioz, 1,6 milioi bizitza salbatu direla. Pertsona nagusiek lehenengo errefortzuak jasotzean eta Omicron garaian salbatu ziren bizitza gehien. Horrek azpimarratzen du zein garrantzitsua den arrisku handien duten pertsonek txertoak egunean izatea.
(gehiago…) -
XX gizonak, XY emakumeak
Faxistek hautak harrotu dituzte Imane Khelif boxeolari aljeriar emakumea Joko Olinpikoetan parte hartzeagatik. Arrazoia transfobia izan da, Imane zis emakumea bada ere. Faxismoaren ohiko prozedura erabilita (gezurrak, susmoak eta beldurra) polemika elikatu dute, Imane emakumea denik zalantzan jarriz. Probarik ez, bakarrik “nahiko emakumea” ez dirudiela eta oinarririk gabeko amen-omena XY zelaren inguruan. Bakoitzak bere obsesioak ateraz, hau da, transfobia, aporofobia eta kolonialismoa, emakume hau kanporatzea galdegin dute zer, eta biologiaren izenean. Eta ez. Faxistek alkandora hawaiiarrak beren zabor faxistentzat lapurtzeari ukatu nuen bezala, biologia lapur ez dezaten zerbait pertsonala da.
(gehiago…) -
Zientziaren komunikazio eraginkorrago baten aldeko proposamena(k)
Gaur 14 urte betetzen dira tesia irakurri nuenetik. Dibulgazio-garai oparoetan egun honek denboraldi-bukaera ematen zion, baina aspaldi ez dela horrela 😅. Edonola ere, egun honetan gogoetarako erabili izan dudanez, ba hori behintzat aurten bai egingo dudala. Bide batez, hau argitaratzen denean, tesi baten epai-mahaian izango naiz. Bartzelonan. Kasualitatea? Ez dut uste.
(gehiago…) -
Sare sozialak zientzia komunikatzeko baliagarriak al dira?
Dibulgazio ikastaroak eman izan ditudanean (Kaixo Josu! Kaixo Uxune! 😊😊😊) sare sozialen atala lantzeaz arduratu izan naiz. Agian jendeak nire dibulgazio-lana sare sozialetan ezagutu duelako, Twitter zen horretan batez ere, eta dibulgazioa egiteko sare sozialen erabilera egokiarekin lotzen zaidalako. Baina, tailer horietan “sare sozialak dibulgatzeko balio al dute?” galdetzen nuenean, parte hartzaileen iritzia entzun ostean, “ez” erantzuten nuen.
(gehiago…) -
Emakume zientzialarien jarduna euskal txiosferan zabaltzen, 2015-2023
Iaz, Uxune Martinezek proposatu zidan “Generoa eta komunikazioa” jardunaldirako proposatzea Dazientziat botak emakume zientzialarien inguruan jaso zituen txioen azterketa, #EmakumeakZientzian traolaren erabilpena aztertuta. Oso lanpetua nengoenez, eta denboraz ozta-ozta, ez nion ideiari heldu, baina egunetan tartetxo bat izan dudanez, erronkari heldu diot. Hurrengo lerroetan ekarriko dizkizuet azterketa horren emaitzak, norberak bere gogoetak egiteko.
2015ko martxoaren 4an Itziar Gonzalez-Diosek eta Uxune Martinezek, beste esperientzia batzuetan oinarrituta, propoposatu zuten #EmakumeakZientzian traola erabiltzea emakume zientzialarien lana ikustarazteko euskal txiosferan. Nazio batuek Otsailaren 11a Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna aldarrikatu baino lehenago. Kultura Zientifikoaren Jaialdiaren 3. edizioan geunden eta, Uxunerekin hitz egin ostean, Dazientziat bota jarri nuen martxan. Ideia sinplea zen: Twitterren traola jakin batzuekin (#dazientziat, #zientzia, #kulturazientifikoa, #dibulgazioa eta #emakumeakzientzian) idazten ziren txioak jaso, bertxiotu eta eskertzea zituen botak. Horrela egin zuen Elon Muskek dena pikutara bidali arte, eta 2023ko maiatzaren 22an bota itzali nuen.
Dazientziaten helburua gordailu bat izatea izan denez, hipotesiak testatzeko mugak ditu eta, beraz, lan hau datuen bilketa bat besterik ez da. Gainera, diseinua egiterakoan, bestelako parametro batzuk (zenbat bertxio izan dituen, atsegite edo irismena) ez ziren gorde, pentsatuta horiek berreskuratu ahal izango zirela beharrezkoa izango balitz. Baina Muskek APIa itxi zuenez (orain dela bederatzi urte hori gerta zitekeela ez nuen espero) ba ezin dira horiek berreskuratu. Beno, ta ontzat eman dezakegu euskaraz direla, baina hor ere ñabardurak egon daitezke. Arin begiratu nuen ea Twitterrek “euskaraz” zirenak identifikatzen dituen txioek joera ezberdina ote zuten, baina ez zirudien. Agian honek analisi finagoa beharko luke, agian hizkuntza-erabilerarekin lotuta. Hortaz, #EmakumeakZientzian traolaren erabilpenean eta jardunean zentratuko ditut datuak, Dazientziat-ek jaso zituen bezala.
Guztira, Dazientziatek zortzi urtetan jaso zituen 32151 txiotatik ia %8k #EmakumeakZientzian traola erabili zuen. Botak jaso dituen traolen artean (#dazientziat ez da kontuan hartzen zerrenda honetan), gehien erabili den bigarren traola da, #zientzia-ren (%31) ostean eta #gaurkoegunez (%2,5), #dibulgazioa (%2,4) eta #ikergazte (%1,9) traolen aurretik.
Denboran zehar aztertuta, #EmakumeakZientzian traolak izan duen pisuan aldaketak egon dira:
- 2015n txioen %7
- 2016n %13,5
- 2017an %11,6
- 2018an %10,7
- 2019an %5,9
- 2020an %5,3
- 2021an %6,8
- 2022n %6,5
- 2023n (urtarrila-maiatza) %10,4
Gainera, urte bakoitzean izan duen dinamika ezberdina izan da ere. 2015an, hau da, hastapenetan, harrera ona izan zuen eta lehenengo hilabetetan txioen %10aren gainetik egotea lortu zuen, biografien, elkarrizketen eta karta-jokoei esker. 2016an, martxoaren 8ak otsailaren 11aren lehenengo edizioa baino eragin handiagoa izan zuen, eta ia urte osoan zehar %10tik gora mantendu zen, 2015ko patroiaren antzera. 2017an lehen aldaketa ikusi zen: otsailaren 11ak indarra hartu zuen, martxoa neurrian mantendu zen, apirilean eta maiatzean behea jo zuen eta gero erabilera berreskuratzea lortu zen. 2018an patroia antzekoa izan zen, baina apiril-maiatzean hainbeste jaitsi gabe. 2019an urteko patroia aldatzen da, otsailean goia jotzen eta gainontzeko hilabeteetan traolaren erabilera nahiko mugatua izanda. Patroi hori 2020, 2021 eta 2022an ikus daitezke ere. Salbuespena 2021ko urria izan zen, non Emakumeak Zientzia egitasmoak Donostia Sustapenak antolatzen duen WeekINN-em parte hartu zuen eta horren harira hainbat txio egon ziren. Egia esan, pandemiaren urteak arraroak izan ziren zientzia-txioei kopuruari dagokiola: 2020 eta 2021n beste gauza batzuetara geunden (COVID19ra eta negazionismoari aurre egitera) eta horrek jarduna baldintzatu zuen. Baina egia da ere, Emakumeak Zientzian egitasmoarekin loturarik ez duten txioak gero eta gutxiago erabili zutela #EmakumeakZientzian traola.
Izan ere, aztertzen badugu “emakume” hitza zuten txioak eta ikusi ea #EmakumeakZientzian traola erabiltzen ote zuten, 2015 eta 2017 artean oso gutxi ziren traola hori erabiltzen ez zutenak, 2018an beherakada bat egon zen eta 2019-2023 artean emakume hitza zuten txioen %35-%40 ez zuten traola erabili. Ondorioz, pentsa dezakegu denborarekin #EmakumeakZientzian traolaren hasierako proposamenak indarra galdu zuela, emakumeen jarduna zientzian duten jardunaren jarraipena zailduta.
Txio horiek nork egin dituen aztertzerakoan, Dazientziat jaso dituen 1551 kontuetatik, ia %25k noizbait erabili du #EmakumeakZientizan traola. Baina erabilera ez da batere orekatua izan: Ana Galarraga dibulgatzailearenak dira txioen ia laurdena. Gero, beste bederatzi erakunde (Zientzia Kaiera, Bilbo Hiria Irratia, @Zientzia eta CFM) eta pertsonek (Ines Castiella, Uxune Martinez, Marisa Barrena, Koldo Garcia eta Juan Ignacio Pérez) txioen beste heren bat idatzi dituzte. Datu bezala, 228 erabiltzailek (traola noizbat erabili dutenen %60) behin bakarrik erabili dute #EmakumeakZientzian traola.
Erabiltzailea Txio kopurua % Ana Galarraga 620 24,22 Zientzia Kaiera 255 9,96 Ines Castiella Imaz 137 5,35 Uxune Martinez 112 4,38 Marisa Barrena 73 2,85 Bilbo Hiria irratia 68 2,66 @Zientzia 56 2,19 Koldo Garcia 54 2,11 CFM 51 1,99 Juan Ignacio Pérez 42 1,64 Niretzat bi ondorio nagusi daude euskaraz emakume zientzialarien jarduna txiokatzearen inguruan: urtean zehar ez da emakume zientzialarien lana modu homogeneoan zabaltzen, gertaera-zentrikoa izateko joera hartuta; eta pertsona/erakunde gutxi batzuen gain gelditzen da zabaltze hori. Eta, hortik, nire gogoeta pertsonala: ez dugu autokonplazientzian erortzeko arrazoirik. Asko egin dela pentsa dezakegu, baina gehiago dirudi, batetik, gutxi batzuren burugogorkeria dela eta, bestetik, egitasmo jakin batekin lotu dela hasieran orokorragoa zen traola bat. Nago aldaketa kultural bat izatetik oso urrun gaudela. Ez dut ezkortasunetik esaten, baizik eta non gauden ezartzeko eta, ondorioz, egin beharrekoa modu egokian erabakitzeko.
Hauek dira nire interpretazioak eta ondorioak. Espero dut hemen utzitako datuak zuentzat erabilgarria izatea zuen gogoetak egiteko. Hori buruz solastu nahi baduzu edo beste analisiren bat egitea beharrezkoa dela uste baduzu (datuok uzten badute, noski), kafepintxo baten inguruan aritzeko prest!
-
Zientzian konfiantza landuz
Nazio Batuek 1988. urtean azaroaren 11ko astea izendatu zuten “Zientziaren eta Bakearen Nazioarteko Astea”. Gainera, 2002 urtetik UNESCOk azaroaren 10an, etzi, Pakea eta Garapenaren aldeko Zientziaren Nazioarteko Eguna egiten du eta aurtengo gaia da “Zientzian konfiantza sortzen”. Aurrekoa dela eta, egunotan hainbat ekitaldi antolatzen dira zientzia gizarteratzeko, hori baita nazioarteko egun eta aste hauen helburua. Argi dago blog hau eta nire jarduna guzti horrekin bat egiten duela. Urte osoan zehar gizarteak zientzian duen konfiantza landuz.
(gehiago…)