COVID-19aren krisiaren harira, sorta honetan hainbatetan landu dugu ostalariaren geneek izan dezaketen eraginaz. Nik kontu hori oso argi ez badut ere. Bada, ikertzaile talde batek aztertu du immune-sistemako gene batzuen gene-aldaerarik erangikorrenak SARS-CoV-2aren antzemateko.
-
-
Itxialdirako genetika (66): Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
Azken asteetan immune-sistemari begira egon gara. Patogenoen aurrean defendatzen gaituen sistema hau hainbat ertzetatik aztertu dut sorta honetan zehar eta gaurkoan osagai berri bat gehituko diot: mikrobiomaren (bizidunetan bizi diren mikrobioen) eragina.
-
Itxialdirako genetika (65): Gene-informazioaren balioa
Nire lana egiteko gene-informazioa behar dut. Eta horretarako jendeak bere gene-informazioa eman nahi izatea. Beti modu altruistan egiten dute, gaixotasun bat edo beste ikertzeko erabiltzen baititugu. Edo gene-informazio hori biobanku batetik lortzen dugu, non norbanakoek arrazoi bategatik edo besteagatik bertan utzi dituzten. Esate baterako, nik hori egin dut ere, logikoa…
-
Itxialdirako genetika (64): Zientzian konfiantza
COVID-19aren krisiak zientziari begira jarri gaitu. Gertatzen ari zena ulertzeko zientzialari, ikertzaile eta adituak jarri dira kamera, mikrofono eta komunikabideen aurrean. Baina galdera guztientzat ez zegoen erantzunik edo erantzun horiek aldatuz joan dira, zehaztasun eta ñabardurak gehituz. Hori dela eta iradoki da agian jendeak zientzian konfiantza gal dezakela eta gizartean…
-
Itxialdirako genetika (63): Zientzia-artikuluetan itota
Sorta honetan zehar hainbat aldiz aipatu dut iruditzen zaidala COVID-19ari buruzko zientzia-artikuluen hiperinflazioa dagoela. Pasaden ostiralean Berrian Ion Orzaizek gaia oso txukun landu zuen. Hainbat gako ematen dira bertan, esate baterako argitalpen-sistema zaharkitua edota ikerkuntza-sistemaren inertziak. Egia da nori galdetzen diozun arabera, esango dizu ona dela hainbeste ikertzailek zientzia-artikuluak argitaratzea, horrek…
-
Itxialdirako genetika (62): Estigmak diren geneak
Ezaugarri eta gaixotasun askok gene-oinarria dute. Idatzi ditudan berrehun testuetan zehar horietako batzuk azaldu ditut, azken finean, genetikaren bidez hori delako ulertu nahi duguna: lau aukeren konbinazio ezberdinek nola sortzen duten bizian ikusten ditugun funtzio biologiko guztiak. Eta horrek dituen elkarrekintza eta inplikazioak. Baina ikertzen den ezaugarriaren arabera tentuz ibili…
-
Itxialdirako genetika (61): Gizakion adaptazio lokalak
Sorta honetan zehar aipatu izan dut hautespen naturala gainditu genuela uste genuela baina eboluzioak zaplazteko bat eman zigula. Baita ere @mikelgs -k proposatu zidan ea benetan hautespen naturala saihestu dugun egokitzeko dugun gaitasunagatik eta gure kiderik ahulenak zaintzeagatik. Gaurkoan hori landuko dugu beste modu batera: nola giza-populazioak egokitu diren lekuetara eta horrek zein…
-
Itxialdirako genetika (60): Gene-dosia orekatzen
SARS-CoV-2ak ACE2 hartzailea erabiltzen du zeluletan sartzeko. Hori ondo ikasi dugu. Baita ere badirudi ezberdintasunak daudela emakumeek eta gizonek COVID-19ari duten sentikortasunean. Eta ACE2 hartzailea X kromosoman dagoenez, baten batek proposatu du emakumeek bi X kromosoma dutenez eta gizonek bakarra, ba genearen adierazpena handiagoa dela eta horregatik daudela ezberdintasunak. Garunak eztanda egin…
-
Itxialdirako genetika (59): Gaixotasunak eta sexua
Gero eta ikerketa gehiago daude non ikusten den sexuak eragina duela gene-oinarria duten gaixotasunetan. Ezberdintasun horiek gaixotasunak garatzeko arriskuan eragina dute eta, kasuan kasu, aztertu behar da sexuak zein mekanismoen bidez eragiten duen ezberdintasun hori. Orain dela gutxi argitaratutako lan batek emakumeak eta gizonak modu ezberdinean eragiten dien hiru gaixotasun aztertu…
-
Itxialdirako genetika (58): Normaltasuna
Normaltasuna estatistikan erabiltzen da balioen banaketa bat izendatzeko. Ez naizenez matematikaria (euskaldunen artean matematikari dibulgatzaile apartak ditugu) ez naiz hori azaltzen saiatuko; bakarrik biologo moduan askotan erabiltzen dugun kontzeptua dela azaldu nahi dut, aztertzen ditugun ezaugarri askok banaketa hori baitute.