Sorta honetan zer landu daitekeen eskatu nizuen eta hainbat proposamen interesgarri jaso nituen. Gaur horietako bat landuko dugu, Uxune Martinezek eskatutako bietatik lehena: “zerbait urtaroko gripearen inguruan? Haren genetika zer-nolakoa den erakusteko?”
-
-
Itxialdirako genetika (16): Tuskegee deitutako amesgaiztoa
Aliatuek kontzentrazio-esparruak askatu zituztenean bertan naziek egindako esperimentu zitalak agerian geratu ziten. Nurenbergeko epaiketetan, Mengele doktoreak eta enparauek egindakoa aztertu eta epaitu zen. Horiek ez errepikatzeko 1947.an Nurenbergeko kodea onartu zen, giza-esperimentazioa egiteko gida-lerroa. Onarpen nahikorik jaso ez zuenez, bere puntuak garatzen zituen Helsinkiko adierazpena onartu zen 1964.an, giza-ikerkuntza egiteko mugarri bilakatu…
-
Itxialdirako genetika (15): Birusei aurre egiten
Esan nuen modu “ofizialean” ez dudala COVID-19az hitz egiten, baina bai idazten dudala zeharkako gaiez edota nire izenean, pixka bat dakien herritar modura alegia. Eta ziberezagun batek galdetzen badu, lege onez erantzun beharko zaio. Ane Urkiolak galdetu zigun ea birusak nola hiltzen diren eta erantzuten saiatu nintzen sei txiotan. Beranduago nire aitak galdera…
-
Itxialdirako genetika (14): SARS-CoV-2aren jatorria (II)
Ana Galarragari atzo txio batean irakurri nion SARS-CoV-2aren jatorriari buruz datu berriak aurkitu zituela ikertzaile talde batek. Ez da lehen aldia sorta honetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruz aritze naizela, baina Nature aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa eta, jakinminagatik, irakurri eta hona ekarri dut. Gainera, horrela, jatorria zein den jakitea detektibe-eleberri bat bezala har dezakegu!
-
Itxialdirako genetika (13): Endorfinen genetika
Etxean sartuta gaudenez eta kanpotik datozen berriak momentuz pozgarriak ez badira ere, bizipoza mantendu behar dugu. Ongizate sentsazioa eta euforia endorfinek eman ahal dizkigute, plazerra sortzen dizkiguten jarduera batzuetan (esaterako, txokolatea jaterakoan edo orgasmoan) askatzen baitira gure nerbio sistemara.
-
Itxialdirako genetika (11): Etxeko gene-lanak
Gure etxeetan gaudenez, etxeko lanak zein garrantzitsuak eta eskertxarrekoak diren ohartzeko aukera izan dugu. Etxe bat funtzionatzen mantentzeko beharrezko lan guzti horiek gure egunerokoan oharkabean edo gogait pasatzen zaizkigu. Itxialdiak balio dezala duten garrantzia eta lehentasuna onartzeko. Gure zeluletan antzeko zerbait gertatzen da, zelulen funtzionamendua mantentzeko gene asko daude, etxeko…
-
Itxialdirako genetika (10): 150 gene-testu
Irakurtzen ari zaren testu hau genetikari buruz idazten dudan 150. dibulgazio-testua da. Kontatu ditudan istorioen collage bat egin nezakeen, hori ere egingo dut ere, baina beste gauza bat azaltzeko: hau egiten jarraitzeko nire konpromezua berresteko.
-
Itxialdirako genetika (9): SARS-CoV-2aren geneak
SARS-CoV-2a birusaren ondorioez informazio eta amen omen asko entzun ditugu egunotan. Gaurko pilulan bere hamaika geneei erreparatuko diegu birusari buruz dakiguna aztertzeko.
-
Itxialdirako genetika (8): ACE2 hartzailea
COVID-19 gaixotasunaren inguruan SARS-CoV-2a da lerroburu guztiak eramaten dituen parte-hartzailea. Baina bada beste parte-hartzaile garrantzitsu bat pixka bat oharkabean pasatzen ari dena: SARS-CoV-2a zeluletan sartzeko erabiltzen duen ACE2 hartzailea. Ikas dezagun pixka bat berari buruz!
-
Itxialdirako genetika (7): Zoroa eta patxadaz, mesedez
COVID-19aren inguruan gauza asko gertatzen ari dira. Niri dagozkidan ertzetatik, gauza asko kezkatzen naute. Horien artean dago zein arin dabiltzan SARS-CoV-2aren eta COVID-19aren inguruan zientzia-argitalpenak ateratzen. Batzuk hori dabiltza goraipatzen, zein ondo dagoen zientziak abiadura handia hartzea halako egoeran, elkarlanaren isla dela eta, gainera, datuak irekiak direla. Ni ez naiz…