Eeee, bai, bizirik nago. Hilabete nahiko zoroak izan dira (eta izaten jarraituko dute) baina bueltan naiz kafepintxo batekin. Ea gehiagotan ager naitekeen. Gainera gaur egun handia da: 21. Korrika hasiko da eta Edonolak 12 urte betetzen ditu. Zenbaki joko kuriosoa eta aitzakia bikaina euskara eta zientzia uztartzen jarraitzeko. Eta, beno,…
-
-
Genetika 90eko hamarkadan geldirik (eta II)
Aurreko batean genetikak azken 20-25 urteetan gauza berdina egin duela azaldu nuen, zein gene eta zergatik ikertzen zenaren harira. Beste arrazoiren artean, gene batzuk ikertzeko duten erraztasuna, noiz ikertzen hasi ziren eta famatua dena famatuago egiten dela aipatu nituen. Eta horrek ondorio batzuk dakartza.
-
Botikak geneen neurrira
Blog honetan genetika jendartean zabaltzen saiatzen naiz. Hori dela eta, noizbehinka, genetikaren inguruan nahi duzuen galdera egiteko aukera duzuela gogoratzen dizuet 😉 . Azkenengoan Euskaldun batek erronka jaso eta bere galdera egin zuen. https://twitter.com/euskaldunbat/status/1044884541536653312 Botelasterrean erantzuteko hari arin bat egin banuen ere, gaurkoan garatuago eta osotuago azaltzen saiatuko naiz gai…
-
Genetika 90eko hamarkadan geldirik (I)
Urte hasieran gehien ikertzen diren geneak aurkeztu nizkizuen: AKT1, ESR1, MTHFR, TGFB1, IL6, APOE, VEGFA, EGFR, TNF eta TP53, hain zuzen ere. Baita ere zergatik hauek eta ez beste gene batzuk aztertzen diren inguruko nire gogoeta bota nuen. Bada, ikerketa batek zenbakiak eta datuak jarri dizkio galdera horri, zergatik ikertzen…
-
Biologo baten maitasun gutuna matematikei
Gaur, European Mathematical Societyk eta European Society for Mathematical and Theoretical Biologyk deituta, Biologia matematikoaren eguna ospatzen da. Biologoa naiz eta nire lanean matematikak erabiltzen ditut genetika ikertzeko. Nola da posible hain hurrun dauden bi zientzia hauek uztartzea? Nola ez zoratu matematiken mundu perfektua erabiltzen biologiaren kaosa aztertzeko? Ba, idearik ez, baina urte…
-
Geneen jazarpena
Azken aldian arduratuta nabil. Geneek jazartzen nautela iruditzen zait. Ingelesek diote mailu bat duzunean iltzeak besterik ikusten ez dituzula. Tira, genetikaria izanda agian geneak besterik ez ditut ikusten (teknikoki hala da, bizidun guztiok geneak baititugu; eta bizidunok edonon gaude) baina iragarkietan, berrietan eta enparauetan geneak, DNA eta halakoak erabiltzen dituzte…
-
Genetikan jendarte alfabetatua
Blog honetan ohitura dudan bezala, udako solstizioarekin batera, denboraldiko (5.a jada!) azken sarrera egiten dut. Harrikada bat izan ohi dena. Aurtengoa denboraldi hasieran egin zidaten galdera bati helduz egingo dut. Teknopoliseko Atariko Froga egin zidatenean “zer ikustea gustatuko litzaizuke” galderari erantzun bat eman nion. Denboraldi honetan zehar erantzun hori aldatu…
-
Gaixotasun zeliakoaren txotxongilolariak
Badakizue lehen egile moduan artikulu zientifiko bat argitaratzen dudanean txoko honetan azaltzen dizuedala. Gaurkoan salbuespen bat egingo dut eta, lehen egilea ez banaiz ere, artikulu hau azalduko dizuet, beno, egin diodan ekarpena, lehen egilearekin, Iratirekin, lan egitea plazer hutsa izan baita. Eta egin duen sekulako lanak oihartzuna izatea merezi baitu.
-
Generik ikertuenak: eta gainontzekoak, zer?
Azken asteotan gehien ikertu diren geneak zerrendatu eta azaldu ditut. Gizakiok 20.000 genetik gora ditugunez, zerrenda horretan ez dauden gene guzti horiekin zer gertatzen den galde diezadakezue. Eta ene erantzuna, hemen egiten gabiltzan ariketa hau da: ikertzen direnak benetan hainbeste interesa dute eta gainontzekoek ez? Eta, batez ere, zer da…
-
Generik ikertuenak: TP53
Baga. Generik ikertuena, genetikari gehienek aipatzen duten genea, interesgarriena, famatuena, TP53 genea da, tumoreen proteina 53. 2000 hamarkadaren erdialdean interesa piztu zen eta ordutik urtez-urte gene honi buruzko artikuluak hazi egin dira. Gene hau 17. kromosoman kokatzen da eta tumoreak gelditzen dituen proteina da. Ehun eta organo guztietan nahiko aktibo…