Gene-informazioak itxaropen handiak eragiten ditu gaixotasunen diagnosia eta pronostikoa aurresateko eta tratamenduak doitzeko. Aurrekoan, gure populazioan aztertu genuen kolon eta ondesteko minbizia garatzearen gene-oinarria. Oraingoan, pauso bat gehiago eman dugu eta kolon eta ondesteko minbiziaren hainbat pronostikoetan eta tratamenduetan eragina izan dezaketen gene-aldaerak aztertu ditugu, 833 pertsonaren informazio genetikoa eta klinikoa aztertuta.
(gehiago…)Etiketa: zientzia
-
Dibulgazioa bizi-jarrera bezala
Bihar hamar urte beteko dira bidaiarik zoroena, ederrena eta aberasgarriena abiatu nuenetik. Orain dela hamar urte nire burua aztertu nuen eta zergatik dibulgatzen ez nuen argitaratu nuen. Harrigarriki, testua ondo zahartu dela iruditzen zait. Bai erabilitako estiloan, bai plazaratutako arazoetan. Eta, zorionez, gauza batzuetan erratu nintzen.
(gehiago…) -
Gizakiok desagerpenetik gertu izan omen ginen
Pasaden astean bolo-bolo ibili zen berria: 1280 indibiduo besterik ez zituen gure espezieak Pleistozenoan eta, ondorioz, desagerpenetik gertu izan ginen. Tremendoa, apokaliptikoa. Azter dezagun auzi hau patxadaz.
(gehiago…) -
Esklabotasunaren arrastoa gaur egungo pertsonetan
Gene-informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da. Hain da erraza, ezen gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituztela hainbat konpainiak eskaintzen dituzten gene-zerbitzuak. Hala, bere jatorria jakin dezakete, senide urrunak aurkitu eta osasun-informazioa eskuratu. Gainera, erabiltzailearen eta konpainiaren arabera, gene-informazio hori ikerkuntzan erabili daiteke.
(gehiago…) -
Nahi gabeko gene-aurkikuntzak
Gene-ikerketa bat abiatzen dugunean, beno gizakiekin egiten den edozein ikerkuntzan bezala, hasieratik ezartzen da ikerketaren helburua eta egingo dena. Hala ere, geneak geneak direnez, nahi gabeko gene-aurkikuntzak egin daitezke. Hau da, gaixotasun bat ikertzeko pertsonei beren gene-informazioa eskatzea eta informazio hori aztertzerakoan beste gaixotasun batekin lotuta dauden gene-aldaerak aurki daitezke. Auzi etikoa kasu hauetan zera da: pertsona horri esan behar zaio beste hori aurkitu egin dela?
(gehiago…) -
Bakterioak minbiziak diagnostikatzeko. Edo ez.
Science aldizkariko berrien atalean istorio bat argitaratu dute zientzia-saltseorako abagunea ematen diguna. Eta saltseoaren oso zalea naizenez (zientifikoa nahiz edozein motakoa), hona nator horri buruz idaztera. Prestatu krispetak, marianitoak edo udan hartzen duzuen pozoia.
(gehiago…) -
Kolon eta ondesteko minbiziaren diagnostikoa hobetzeko gene-informazioa erabiltzeak aurretik dituen erronkak
Berrikuspen bat argitaratzea ez zait bere horretan berri bat iruditzen. Noizbehinka, gai baten inguruan dauden lanak biltzea, aztertzea eta ondorio batzuk lortzea egokia da zure jakintza-arloko gai bat kokatzeko. Berez, ez da ezer berria egiten, tira, agian zein ikuspuntu ematen diozun. Zeren, inoiz ez gara neutroak, eta zer nabarmentzen dugun edo zer ez, egoeraren irudi bat edo beste emango du. Egia da ere, iruditzen zaidala dibulgazio-produktuak eratortzeko aproposa izan daitekela, kontzeptu orokor batzuk eta non gauden azaltzeko balio baitu. Ariketa hori egin berri dugu etapa itxiera bezala, kasu honetan kolon eta ondesteko minbizian praktika klinikoa hobetzeko gene-informazioa erabiltzeak dituen erronkak aztertuz, eta argitaratu berri digute.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (eta V): Ikertzailea hil arte
Eguna iritsi da. Aste hauetan nire ikertzaile-bizitzaren lau fase nagusiak laburbildu ditut (hastapenak,Bartzelonako garaiak, itzulera eta azken urteak) eta gaur azken lan-eguna dut ikertzaile gisa. Beti hor egon den zera hori (“honakoa azken kontratua da”) heldu da. Uste nuen bertigoa emango zidala, nostalgia izango nuela edo hutsune bat sentituko nuela. Baina, zera, onartuko dut: hil arte ikertzailea izango naiz. Izan lehen ofizio gisa, izan afizio kuttun gisa, ikertzailea izatea izaera bat da eta izaera hori nirea da.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (IV): Nire baldintzekin hil
Behin EHUn nire zikloa bukatuta eta itxita zegoela onartuta, Biodonostiara egin nuen salto. 2017a zen Donostiara heldu nintzenean. Hilabete gutxi batzuetarako kontratua neukan. Baina bizitza da den modukoa eta, gauza batzuk hemendik, beste batzuk hortik, azken sei urteak bertan ikertzen eman ditut. Denetatik gertatu den sei urte. Eta denetatik diodanean, guztiok dakigu denetatik gertatu dela urte hauetan.
(gehiago…) -
Zientzian jolasten eta endredatzen (III): Ni ez naiz hemengoa
Bartzelonako abenturaren ostean, Euskal Herrira itzuli nintzen zeren, aizuek, nire sentipena beti izan da nire gaitasunak (direnak direla) herri honen mesedetan erabili behar ditudala. Ni eroso sentitzen naiz gertuko gauza txikiak egiten, ez hotsandiko gauzak egiten. Baina jada ez nintzen nintzena, eta agian lekurik ez nuen.
(gehiago…)