Badakit asteak daramatzadala Edonola elikatu gabe. Dakizuen bezala lanaz aldatu dut eta, gauza batzuk direla, besteak direla, ez dut nahiko nukeen denbora izan zuei bitxikeriak, pasadizoak eta istorioak ekartzeko. Baina tartetxo bat atera dut eta hona lehen egunean erakutsi/irakatsi zidaten kontu bat: Bristol eskala.
(gehiago…)
Etiketa: zientzia
-
Bristol eskala
-
Irakurgai gomendatuak (XXV): Gaixotasun genetikoak ulertzen
Elhuyar Aldizkariaren Martxoko zenbakia jada hemen dugu eta, tartean, 2016-ko CAF-Elhuyar sarietara aurkeztu nuen lana: “Gaixotasun genetikoen korapiloa askatzen“. Bai, badakit metagomendio bat dela, baina ez dut bakarrik nire etxean dibulgatzen 😉
-
Irakurgai gomendatuak (XXIV): Plazerraren bideak
Amaia Portugalek Zientzia Kaieran azaldu digunez musikak eta sexuak gure garunean eragin berdina dute: opioideen askapena.
-
Minbizi kutsakorrak
Minbizia denok ezagutzen dugun gaixotasun bat da. Denok dakigu, akats genetikoen ondorioz, zelulak neurri gabe hazten direla tumoreak sortuta; eta tumore horiek lekuz mugitzeko gai direnean metastasia, minbizia, dugula. Orain gutxi arte ez nekiena, eta guztiz zoratuta utzi ninduena, zera da: badirela kutsatzen diren minbiziak, birus bat baliran bezala.
-
Irakurgai gomendatuak (XXII): Zu zarena
Josu Lopez-Gazpiok testu eder hau utzi zigun Tolosaldeko Atarian, zientzia eta poesia uztartzen.
-
Horrela nekez zientzia hedatuko da
Atzo jakin genuen azken bost urteetan diru-laguntzak nabarmenki murriztu egin zaizkiola Elhuyar Aldizkiariari eta Zientzia.eus webguneari. Elhuyar taldea osotzen duten pertsonekin harreman bikaina dudala ez dut ukatuko eta, hortaz, ez itxaron gai honetan objektiboa izatea.
-
Dibulgazioa eta zientzia zintzoaren garrantzia
Zubia eta oporrak aitzakia bezala hartuta, internetetik deskonektatzeko eta telebista deitutako gailu hori pizteko aukera dut. Eta azken egunotan goizeko magazin eta arratsaldeko tertulietan gai batekin bueltaka ikusi ditut, haserre eta sinesgaitz artean. Bederatzi urtez Nadia deitutako gaixo baten aitak dirutza lortu du bere alabaren tratamendua ordaintzeko eta, dirudienez, orain jakin da dirutza hori ez dela horretarako erabili, beste gauza batzuetarako. Omen.
-
#Txiotesia3-ri gorazarre
Bihar jakingo ditugu Txiotesia3ko irabazleak. Donostiako Garoa liburutegian bilduko gara Unibertsitatea.net-en 10. urteurrena ospatzeko, dibulgazioaz hitz egingo digute Estitxuk, Itxarok eta Itziarrek Xabierren gidaritzapean eta sarien banaketa egingo dugu. Ekitaldia interesgarria guztiz.
-
Irakurgai gomendatuak (XXI): Ahaztutako burdinbideak
Burdinbideen artean hazi nintzen eta trenek zirrara berezia sortzen didate. Hortaz, EHUko Campusa agerkariak eta Zientzia Kaierak argitaratu duten trenbide zaharrei buruzko EHUko ikerketa halabeharrez hona ekarri behar nuen.
-
Irakurgai gomendatuak (XX): Eguneroko pozoiak
Juanma Gallegok Berrian eguneroko pozoi txikiak ekarri zizkigun eta beraien inguruan dagoen eztabaida. Kontuan hartzeko gaia.