Orain dela pare bat hilabete tailer batean onartu nuen ez nuela inoiz transgenikoei buruz publikoki hitz egiten. Genetikan polemika gehien sortzen duen gaia izanda ere, nire iritziak izan ditzakeen ondorioak zirela eta nirekin haserretu zitekeenak zirela, ez nuela esaten uste nuena. Baina ehun Nobelen berria niretzat gehiegi izan da eta esan beharrekoak botako ditut. Beroaldia pasata lerrook ez argitaratzea erabaki nuen baina, ze arraio, banoa gustura gelditzera.
Etiketa: zientzia
-
Zientzia jalgi hadi plazara (7): Kontakizun berria eraikitzen
Aurreko ataletan nire ustez zientziagintzaren helburuak, protagonistak, etika, oztopoak, komunikazioa eta euskararekin harremana zeintzuk diren azaldu ditut. 6 esparru horietan egiten dudan diagnostikoa partekatu dut, nire esperientziatik zein ahulgune eta indargune ikusten ditudan. Gaian dudan ikuspuntua zehazteko, nire pentsamendu sakona partekatzeko eta horrela nire praxia ulertzeko.
-
Irakurgai gomendatuak (X): zientzia ardatz
Josu Lopez-Gazpiok udako oporrak baino lehen ikastaroko balorazioa egin digu Tolosaldeko Atarian. Merezitako oporren ostean indarrez itzuliko dela ziur nago.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (6): Zientzagintzan euskaraz
Zientzia eta euskara bata bestearen arnasgune dira. Askotan esan dut eta behar beste alditan errepikatuko dut: euskara zientziarako hizkuntza da; zientziak euskara indartu eta zabaltzen du; euskarak zientziari plaza bat eskaintzen dio hedatu dadin. Zientziagintzak eta euskalgintzak ezin dute bata besteari lepo emanda bizi, biek hazteko aukera galtzen baitute.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (5): Zientziaren komunikazioa
Zientziaz hitz egiten denean bi leku ezberdinetan egin daiteke: gaian adituak direnen plazetan eta gaian adituak ez direnen plazetan. Azken honetan ere bi talde nabarmendu daitezke: adituak ez badira ere zaleak direnak eta oraindik zaleak direla ez dakitenak.
-
Irakurgai gomendatuak (VIII): Behi esferikoak
Zientzia Kaieran Josu Doncelek argitaratutako “Har bedi R erradioko behi bat” nire behiek arretaz irakurri zutenez, halabeharrez gomendatu behar dut.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (4): Oztopoz betetako karrera
Karrera zientifikoa zientziagintzan modu egonkorrean aritzeko bidea da. Oztopoz betea. Baina momentuz daukagun bide bakarra da. Teorian ideia bikaina da: ikasketa arautu batzuk egiten dituzu, egokia zarela frogatzen duzu hainbat arlo ezberdinetan eta, gero, zure meritu anitzen arabera, akademian lekua izango duzu karrera zientifikoa egiteko. Beno, behintzat lehen doktoretza osteko egonaldira arte. Gauza horiek egiten zauden bitartean eta ostean, egiten dituzun ikerketak publikatzera bidaltzen dituzu, gaian adituak direnen iritziak, kritika eraikitzaileak eta iradokizunak jaso, aldatu aldatu beharrekoa eta aldizkari zientifiko batean argitaratzen dira emaitzok. Horrela komunitate zientifikoak zure ikerkuntza aztertzeko aukera du eta, gainera, gizartearekin partekatu daiteke egindakoa. Hau da, zientziagintzaren sormena eta transmisioaren zati potolo bat akademian eta akademiatik gertatzen denez, akademian pertsonarik egokienak egotea bermatzen da eta egindako ekarpen zientifikoak onenak izatea. Kontu praktikotarako bi kontzeptuei (zientziagintzan dabilen erakunde ofizialei, izan publiko, fundazio edo diru publikoz lagundutako pribatua, eta zientziaren publikazio sistemari) akademia deituko diet.
-
Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak. Uztailak 12
Uztailaren 11 eta 12an Eibarreko Markeskoa jauregian zientziaren dibulgazioari buruz hausnartuko dugu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaro batean. Zeri buruz hitz egingo digute hizlariek? Hemen dituzu bigarren eguneko laburpenak.
-
Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak. Uztailak 11
Uztailaren 11 eta 12an Eibarreko Markeskoa jauregian zientziaren dibulgazioari buruz hausnartuko dugu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaro batean. Zeri buruz hitz egingo digute hizlariek? Hemen dituzu lehen eguneko laburpenak.
-
Irakurgai gomendatuak (VII): Darwin geurean
Gaurkoan liburu batekin nator. Kepa Altonagak idatzi zuen Darwin geurean (Pamiela, 2010). Errez eta arin irakurtzen diren 120 orri, pasadizo eta gogoeta interesgarriz josia. Ez zara zertan eboluzioan aditua behar izan liburu hau jarraitzeko eta nola gure hizkuntza uzkurtu zuten darwinismoari (darbinkeri, harrapazank!) ateak ixteko. Benetan gomendagarria.
Eta dudaren bat baduzu, Bilbo hiriak eta Kultura Zientifikoko Katedrak lankidetzan ekoizten duten Zientzialari saioan Kepa berak kontatzen dizkizu pasadizo hauetako batzuk: