(gehiago…)Beti zeresan asko ematen duen gaia, euskaldunen jatorria @elhuyaraldizk-n @AnaGalarraga1-ren eskutik http://t.co/X928pc3c7w #dazientziat
— Koldotxu (@koldotxu) September 8, 2015
Etiketa: zientzia
-
Euskaldunak Afrikatik datoz
-
Kreazionismoari aurre egin ala ez lokaztu?
Kreazionismoa (edo bere bertsio eraberritua, “diseinu adimentsua”) gaitz oso larri bat da gure gizartearentzat. Gizarteko sektore atzerakoi eta irrazionalenek bultzatzen dute, beren dogma egi absolutu bilakatu nahirik. Izaki gorenago batek (jainkoaren eufemismoa) garen bezala egin gaituela defendatzen dute eboluzioaren aurka. Beraien esanetan natura hain da konplexua ezen “norbaitek” diseinatu behar izan duela. Hori ezin daitekeela zoriz gertatu, eboluzioak dioen bezala. (gehiago…)
-
Ikertzaile ez hain gazte baten ateraldia
Gaurkoan bost urte betetzen dira tesia irakurri nuenetik. Aproposa barrura begiratzeko eta ikertzaile izateari buruz hausnartzeko. (gehiago…)
-
Begirada ezberdina gaixotasun zeliakoaren genetikari
Gaur Estatu Espainolean zeliakoaren eguna ospatzen da. Gaixotasun hau populazioaren %1 inguruk dauka eta guztiok glutena, gariaren eta beste zereal batzuen irinean agertzen den konposatua, jan ezin dezakeen jendea ezagutzen dugu. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (IV)
Urte erdia pasa da segida honen azkena idatzi nuenetik, animatuta nago eta berrartuko dut. Lehenengoko atalean gene guztiak aldi berean aktibo ez daudela azaldu nizun , gero, aktibo badaude ere aldaketak jaso ditzaketela eta baita ere aktibo egotea nola kontrolatzen denari buruz zerbait . Gaurkoan gene bat eta betetzen duen funtzio biologikoaren arteko harremana guztiz zuzena ez dela azaltzera nator. (gehiago…)
-
Ikergazte, euskara eta zientzia bata bestearen arnasgune
Lehertuta bukatu genuen. Durangotik etxerako bidean kotxean ixiltasuna zen nagusi, atseden hartzeko gogoak genituen. Ez bakarrik ostegun gauean lo gutxi egin genuelako, baita bakoitzak buruan bere kontuak zituelako: Ainarak bere lehen kongresua zuen eta saria irabazi; Amaiak hitzaldia eman ostean lasaitua hartu zuen; eta ni gazigoxo, niretzat ikertzaile gazte bezala Ikergazten parte hartzeko aukera bakarrik nuelako hau, parte-hartzekotan hurrengokoak beste modu batera izan beharko dira. Eskarmentua zuenak kotxea gidatzen ikertzaile gazteak beren helmugara eramaten. Metafora polita gelditu zitzaigun nahi gabe. (gehiago…)
-
Enbrioien geneak berridaztea? Printzipioz, ez.
Hautsak harrotu zaizkigu txinatar ikertzaile talde batek enbrioiak genetiko eraldatu dituztelako . Batez ere sortzen duen eztabaida etikoa dela eta . Busti egingo naiz eta nire iritzia emango dut: ez, ez genuke teknologia hau enbrioien material genetikoa berridazteko erabili behar. (gehiago…)
-
Genetikaren tentazioak
Norteko Ferrokarrilean izan genuen solasaldian gene batek dena azaltzea esatea tentagarria zela esan nuen, baina ez zela horrela. Hortik abiatuta genetikan egon ohi diren tentaziootaz idaztea bururatu zitzaidan. Hona nire zerrendatxoa. (gehiago…)
-
#KZJaia3-an lortutako izaki bizidunak
Dakizuen bezala blog hau #KZJaia3ko anfitrioia izan da. Baina baita ere, aurrekoetan bezala, nire ekarpenak ere egin ditut, guztira 13, @TxoniMatxainekin batera ekarpen gehien egin dituenen artean kokatu naiz. Hona egindako ekarpenak, horietako batzuk beste gune batzuetan kolaborazioa eginda ta guzti. (gehiago…)
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (4)
#KZJaia3a bukatu baino lehenago zientzia-fikziozko serieak aztertzen dudan segida hauen atal berri bat idatziko nuela esan nuen eta emandako hitza betetzera nator. (gehiago…)