Lewis Carroll-en Alicia-ren 2. liburuan (“Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena”) Erregina Gorriak “Orain, hemen, ikusten duzu, egin korrika ahal duzun guztia, leku berean gelditzeko” esan zuen. Hitz horietan oinarrituta Leigh Van Valen biologo ebolutiboak Erregina Gorriaren hipotesia proposatu zuen biologia ebolutiboaren alorrean. Liburu batetik ateratako metafora zientzian hipotesi bihurtuta, nork dio zientziak eta letrak ezin daitezkeela uztartu? (gehiago…)
Etiketa: zientzia
-
Testuen konplexutasuna neurtzen
Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) , Ixa Taldean (@IxaGroup) linguistika konputazionalen ikertzailea. (gehiago…)
-
Handiena zara Barbara McClintock!
#KZJaia3 ko lehenengoko ekarpena zorrak kitatzeko erabiliko dut. Askotan zientzietan emakumeek ez dute merezi duten errekonozimendua jasotzen eta hainbat pertsonekin gai honi buruz txioak gurutzatu ditut. Ados gaude: bai ikerkuntzan gabiltzanon partetik, bai jendartean oro har ez gara gai 10 emakume zientzialari aipatzen. Eskerrak Zientzia Kaieraren “Emakumeak zientzian” atala edo Mujeres con ciencia bezalako egitasmoak ditugun emakume zientzialariak ezagutzera emateko. Joan dadila ekarpen hau harri-koskor moduan eta nire omenaldi xumea, hortaz guztiz subjektiboa, historiako zientzialari handienetako bati. (gehiago…)
-
Zientziak eta arteak, arteak eta zientziak
Pasaden egunean @AnaGalarraga1 -i txio hau ikusi nion (gehiago…)
-
RNAren hizki-zopa
Hainbatetan RNA mota ezberdinek hizki-zopa bat eratzen dutela aipatu dizut. Honakoan zergatik hizki-zopa deitzen diodan azaltzen saiatuko naiz. (gehiago…)
-
Azaroa, zoroila
Beti maite izan dut azaroa. Nire urtebetetzea izateaz gain udazken koloreek gure bazterrak janzten dituzte. Nola ba ez dut zemendia maiteko! Baina 32ak bete ditudan honako hau aktiboa eta mediatikoa izan da: (gehiago…)
-
Mundua irauli zuen liburua
Gaur 155 urte betetzen dira Charles Darwin-ek “Espezieen jatorriaz” idatzi zuenetik. “When on board H.M.S. ‘Beagle’” hitzekin hasitako liburu horrek iraultza bat hasi, hautsak harrotu eta gizarteko alor askotan eragina izan zuen. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (III)
Aurrekoetan gene guztiak aldi berean aktibo ez zeudela eta gene batzuk ez dutela zertan proteinatara itzuli behar kontatu nizun. Kontu guzti horietan, giroan hor nonbait, genetikaren kutxa beltza dago: epigenetika . Izen ponposo horren atzean geneetan idatzita ez dagoena baina heredatzen den ziur-ez-dakigun-zer-hori dago. (gehiago…)
-
Klik egitea bezain erreza balitz…
Noizbait biologia konputazionalari buruz idatzi dizut eta gaur egun datu asko kudeatu eta aztertu behar direla . Gaur honen zailtasunei buruz bizpahiru kontu esango dizkizut. (gehiago…)
-
Gauza bat da esatea eta beste bat egitea (II)
Aurrekoan aktibo dauden gene batzuk gero proteinatara itzultzen ez direla esan nizun, baina zer esan nahi du horrek? Beno, horretarako biologia molekularraren dogma zentrala azaldu behar dizut. Beno, ez da dogma baina horrela deitzen zaio. (gehiago…)