Ikertzailearen lanaren helmuga ikertutakoa publikatzea omen da. Baina ikerketa berri baten emaitzak azaltzen dituen artikulua ez da adizkari zientifikoetan publikatzen den bakarra. Baita ere “review”-ak deitzen direnak daude (ez dakit nola euskaratu hitz hori), hots, ingelesek “state of the art” deitzen duten hori egiten dutenak: gai bati buruz dakiguna biltzen eta laburtzen duten artikuluak. (gehiago…)
Etiketa: zientzia
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (II)
Aurreko sarrera arrakastatsuaren ostean oraingoan beste telesail batzuk aztertuko ditut genetikaren ikuspuntutik. (gehiago…)
-
Genetika zientzia-fikziozko telesailetan (I)
Zientziarekin batera sukaldatzea, argazkilaritza eta istorio onak ditut gogoko. Azken aldian telesailetan filmetan edo liburutan baino istorio hobeagoak daudela iruditzen zaidanez azkenean seriofilo konpultsibo bat bilakatu naiz. Adibidez Tronu dema azaltzeko genetika erabilia izan da . Baina nik zientzia-fikziozko telesailetan genetikarekin lotutakoak aztertuko ditut, batetik zientzia-fikzioa Tronu dema baino moloiagoa delako (kriston hype-a dago Izotz eta Su abestiaren inguruan) eta bestetik zientzia-fikzioak beren istorioak aurrera eramateko kontzeptu genetikoak aldrebesteko abagunea ematen duelako. Batzutan horrenbeste aldrebestu nire ikertzaile niak nire ikusle niari belarrondoko bat ematen dion. (gehiago…)
-
Kea saltzea eta emaitzak puztea biozientzietan
Aurrekoan omika garaiak hainbat zailtasun egon daitezkela esan nizun . Arazo horietako bat ingelesezko hype hori da, euskarara oso ondo ez dakidana itzultzen, agian ‘gehiegi saltzea’ edo ‘gehiegi lausengatzea’. Zera, kea saltzea. Egia esan arazo hau ez da bakarrik omika arloetan gertatzen, baita zientziako gainontzeko esparruetan. Orain dela gutxi honi buruz idazten zuen artikulu dotore bat twitter bidez ikusi nuen eta punturik garrantzitsuenak zurekin komentatu nahi ditut. (gehiago…)
-
Omika garaia
Hasieran geneak banan-banan aztertu ziren. Geneak aztertzeri genetika deitu zitzaion. Beranduago, geneak ezagutzen gindoazen heinean, izaki bizidun batek zituen gene guztiak aztertzen hasi ziren. Gene multzoari genoma deitu zion Hans Winkler botanikoak, gen(e)+(kromos)oma hitz elkarketatik. Genoma ikertzeari genomika deitu zitzaion. (gehiago…)
-
Bakterioen sekuentziak identifikatzen
Orain dela bi aste BMC Bioinformatics Bartzelona aldean egon nintzenean egindako lan bat argitaratu zuen eta lan horretan egindakoa kontatuko dizuet. (gehiago…)
-
Giza zelula amak pluripotenteak al dira erretrobirus endogeno baten ondorioz?
Aste honetan erretrobirus endogenoekin lan egiten dugunontzat ikerkuntza zinez interesgarri bat argitaratu dute. Askotan erretrobirus endogenoei buruz hitz egin dizuet (gehiago…)
-
#kzjaia ko 13+1ak
Aste hauetan zientzia gizarteratzen ibili naiz I. Kultura Zientifiko Jaialdiarekin bat eginez. Genomika eta eboluzio hizpide, ezagumendua denon eskura jartzea izan dut helburu. Hona idatzitakoaren bilduma: (gehiago…)
-
Genomak (ber)idazten
Aurrekoan #kzjaiako ontzei kosk egiten bukatu nuela idatzi nuen, baina ostegunean legamiaren kromosoma sintetiko bat egin zutela Science-k plazaratu zuen, Elhuyar aldizkarian bikain azalduta . @txonimatxain ek zirikatu ostean, eta @eidercarton eta @AnaGalarraga1 medio (eskerrik asko!), jatorrizko artikulua irakurri nuen. (gehiago…)
-
Ez dok 13
Ez dok amairu Euskal Herriako kultura mugimendu abangoardista izan zen Asteotan Edonolatik kultura zientifikoa hedatzen saiatu gara jende askorekin batera #kzjaia ren barnean. Ez dok amairu ere, ez dago malefiziorik esateko beste era bat da. Eta zer da malefizio bat? Zorte txarra edukitzea. Eta zer da zorte txarra? Zoriz gertatzen diren gauza txarrak. Eta kiribil hirukoitzdun arrisku-saltu guzti hau zoriari buruz idazteko. (gehiago…)