Aurrekoan gure argibide liburua (genoma) nola interpretatzen den argibidea bera (geneak) bezain garrantzitsua dela iradoki nuen. Hau azaltzeko berriro ere janariak erabiliko ditut. (gehiago…)
Etiketa: zientzia
-
Dena idatzita al dago?
Joseba Sarrionandiak “Moroak gara behelaino artean?” deitutako bere tesi horretan (tesi asko baino tesiagoa baita) pasarte batean lagun batek dena idatzia zegoela esaterakoan Josebak “zein hizkuntzatan?“ galdetzen zion. Burura, genetikari moduan, bizitzan dena DNAren hizkuntzan idatzita dagoela etorri zitzaidan. Baina dena idatzita al dago? (gehiago…)
-
Zergatik HIESari sentikorrak gara?
80ko hamarkadan jaio ginenok Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea (HIES) sinez gogoratzen dugu, gaixotasun honen inguruko beldur, aurreiritzi eta askotako teoriekin hazi ginen. Philadelphia filme bikainak kontatu zituen. Ordutik zorionez egoera aldatu da. Prebentzio, hezkuntza eta ikerkuntzari esker, aurreiritzi asko gainditu ditugu eta HIESa gaixotasun hilgarria izatetik kronikoa bilakatzera lortu da. (gehiago…)
-
Gurekin bizi diren bakterioak
Txikitatik gure gorputzean bakterio onak bizi direla irakasten digute. Edo, behintzat, buruan ideia hori daukat. Gero etxe komertzialek telebistako iragarkien bidez probiotikoak, prebiotikoak eta auskalobiotikoak saltzeko gure digestio-aparatuko bakterioak zaindu behar ditugula esaten digute. Beren produktuen eraginkortasuna marketing hutsa izan daiteke baina gurekin bizi diren bakterioak garrantzitsuak direla dudarik ez dago. (gehiago…)
-
Bioinformatikaz eta biologia konputazionalaz
Pasaden astean ordenagailu praktika batzuk eman nituen master bateko ikasgai batean eta graduko beste ikasgai batean. Eta biologia eta ordenagailuen uztartze horri buruz idaztea bururatu zitzaidan, zer egiten dudan kontatu beharrean nola egiten dudan azaltzea. Biologian, txantxa moduan, hiru biologo mota daudela esan ohi da: batadunak, botadunak eta botedunak. Baina non gelditzen gara ordenagailuak erabiltzen dugunok biologia egiteko? (gehiago…)
-
DNA zaborraren garrantziaz (eta II)
DNA zaborraren inguran idatzitakoen artean, aurrekoan hainbat ikertzailek DNA zaborrari garrantzia kentzen diotela onartu nuen. (gehiago…)
-
DNA zaborraren garrantziaz (I)
Aurrekoan DNA zaborrak niretzat duen xarma azaldu nuen eta bere garrantziari buruz idatziko nuela mehatxatu nuen. Mehatxua betetzeko unea heldu da. Eta metafora egiteko janaririk ez zait bururatu, hortaz, gilda batzuk eskaintzen dizkizut azalpena hasteko (gehiago…)
-
DNA zaborraren xarma
Dibulgazioari buruzko gogoeta egin nire gehien interesatzen zitzaidana elementu mugikorrek genomen eboluzioan duten eragina zela bota nuen. Elementu mugikorrak animali eta landareen genometan DNA zabortzat jotzen dira. Aste honetan Ekaiarako idatzitako artikulu xume bat atontzen nengoela zergatik DNA zaborra hain erakargarria egiten zaidan azaldu behar nuela bururatu zitzaidan. Hots, niretzat DNA zaborraren xarma zein den partekatzea. (gehiago…)
-
Dena ikertzea ez delako
Nire ustez ikertzaile batek duen arazorik handiena ikertzeari inoiz uzten ez diola da. 24 orduz 365 egunez (366 urte bisiestoetan) ikertzaileak gara. Lotan ere pentsatzeari ez diogu uzten. Gidatzen zoazela, bazkaltzen zaudela edo liburu bat irakurtzen zaudela ideia bikainen bat burura etorri ahal zaizu. Pixkat yonkiak gara zentzu horretan. (gehiago…)