Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago horretan eman dut, beti ere txoko txiki bat izanda, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. Ukronia ariketak asko gustatzen zaizkidanez, Edonola dibulgazioarekin jolasteko erabili izan ez banu edo, zuzenean, Edonola hasi ez banu, nolakoak izango ziren gauzak?
(gehiago…)Etiketa: zientzia
-
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan
Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako. Bertako populazioa esaten dudanean Donostia edo Gurutzetako ospitalean artatuak izan diren pertsonei ari naiz. Twitterren haritxo bat egin badut ere, hemen patxada handiagoz arituko naiz zeren blogak beti izango dira gure gotorlekuak eta hemen iruzkin pertsonalagoak egin ditzazket. Gauzarik normalena izan beharko luke zerbitzatzen duzun gizarteari azaltzea gizarte horretan egin duzun ikerketa bat.
(gehiago…) -
Zientziak, jomugan
Azken bi urteak estres proba bat izan dira maila, ertz eta arlo askotan. Pandemiak gure egitura guztiak jo ditu eta ditugun muga guztiak agerian utzi ditu. Horien artean zientziak eta bere egiteko moduak izan dira lehen lerroan jarri direnak. Periferian bizitzera ohituak, gauza arraroak egiten dituzten frikien talde bat bezala karikaturizatuak, bizi dugun egoera honetan zentraltasuna lortu dugu ikertzaileok eta zientziek. Gizartearen gehiengoak ikertzaileok pausu bat eman eta egoera deskodifikatzen laguntzea esker onez hartu badu ere, ikertzaileen eta zientzien aurkako erreakzio oldarkor bat egon da ere. Niri oso kezkagarria egin zaidan prozesua da, giro zientziafoboak sortzen dituen ondorio lazgarriengatik. Gero eta gehiago, batzuetan oso agerikoak, besteetan disimulatuak, baina helburu berdinarekin: zientzien sinesgarritasuna eta zientzietan konfiantza kaltetzea.
(gehiago…) -
Mikrobiotari buruzko 24 txio
Txioerriak hitz egin zuen eta mikrobiotari buruzko haria egitea ideia ona zela erabaki zuen. Hortaz, hemen gaudenez, goazen harira 🧵! (Blogean ere dena batera jarri dut, errazago irakurtzeko)
(gehiago…) -
10+1 aholku eta trikimailu GrALari, MALari edota tesiari aurre egiteko
Gure ikasketa akademikoetan zehar egiten duguna da ikastea, besteek egindakoa birziklatzea eta marko horren barruko galderak erantzutea. Ez da gradu baten amaierara arte jakintza sortu behar dugula, besteek sortutakoa bilduta edo zuzenean guk sortzea ezagumendu hori, masterreko lanetan eta tesietan ere gertatzen dena. Sormen lan horretarako ez gaude guztiz prestatuak eta askotan galduta sentitzen gara edo itogarria egin ahal zaigu.
Urte hauetan lagunei hainbat gomendio eman diet halako egoeretan. Batzuei erabilgarriak egin zaizkie eta, tira, zuekin partekatzea bururatu zait. Ezagutzen ez ditudan pertsonek ere eduki ditzaten. Norbaiti lagungarri bazaio, asko poztuko naiz. Hauek nire esperientziatik eta ikuspuntutik dira, ez dizute zertan guztiz funtzionatu behar; baina inspirazio-iturri badira, gaitzerdi.
(gehiago…) -
Kafepintxoaren, adeitasunaren eta alkandora hawaiiarren akademia
Urtebetetzeak ospakizun egunak dira, baina heltzen direnean pixka bat hausnartzeko ere erabiltzen ditugu, batez ere zenbaki berezietara heltzen garenean. Gaurkoan hogeitaguztiak betetzen ditut (euskaldunok hogeinaka zenbatzen dugu) eta 20-39 tarte honetan zerbaitek baldintzatu banau hori akademia izan da. Urte hauetan akademiarekin lotzen ditugun hainbat alderdi, bai forma aldetik, bai eduki aldetik, apurtzen edo birplanteatzen saiatu naiz. Nire izaeratik, nire balioetatik eta nire praktiketatik. Beti outsider bat izan naiz, leku guztietan, frikienean ere. Badakit horrek gauzak zaildu dizkidala, baina atzera begiratuta, ez naiz ezertaz damutzen.
(gehiago…) -
Geneen funtzioaren egonkortasuna eta dispertsioa
Zientzietan badugu ohitura oso higuingarri bat: dena neurtu behar dugu. Parametroak, neurriak eta beharrezkoa dena asmatzen dugu errealitatearen zati bat kuantifikatu ahal izateko eta horrela ondorioetara heldu. Edo ez. Zeren gauza bat da asmoa eta beste bat egitea lortzen duguna.
(gehiago…) -
Bizi bakarra al dago?
Xabier Landabideak, komunikazioan adituak, eskertu zuen hainbat lagunok egiten dugun dibulgazio-lana, baina komunikabideetan zientzia jebiagoa argitaratzea ere eskertuko lukeela.
Hortaz, denboraldi honetarako, otu zait noizean behin gai totxoak modu hardcorean lantzea. Total, nire bloga da (ados, ez da Berria) eta bertan nahi dudana egiten dut, nire arauak apurtzea barne 😝. Gai totxo horien artean bada gauza bat niretzat liluragarria dena eta, era berean, buruhaustea eta oso hardcorea: bizi guztia (ia) berdina da. Orain dela hainbat urte gaia hona ekarri nuen eta gaurkoan berriro ere ekarriko dut hona. Orduan, Ruperren abestiei erreferentziekin egindako jolas bat izan zen; gaurkoan ariketa intelektual bezala eskakizun handiagoa duen zerbait izango da.
(gehiago…) -
Enpatxuen genetika
Dibulgazioan hasi nintzenean (non sartzen ari nintzen ez jakiteaz gain) hautu bat egin nuen: lehen egile bezala argitaratzen nituen zientzia-artikuluak azaltzea. Tira, zuk egin duzun lana ez baduzu zuk azaltzen, ez dakit nork azalduko duen. Eta hainbeste lan hartu eta sufritu ostean, ez zabaltzea egindako hori, ba pixka bat tristetxo gelditzen da dena. Niretzat nahiko agerikoa eta logikoa da hau egitea. Hortaz, hemen nago argitaratutako azken lanari buruz idazteko.
(gehiago…) -
Hemen gene-salda badago
Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionik…
(gehiago…)