Bidebieta Basaurin dugun auzo bat da. Bertan Bilbotik Urduñara eta Donostiara zihoazen bideak banatzen ziren, edo bat egiten zuten, noranzkoaren arabera. Niri bideen eta ikuspegien metafora hau aproposa eta egokia iruditzen zait, nire ikuspuntua partekatu ostean eta kontakizun berri baten beharra dagoela adierazi ostean, zientziagintzari proposamen hau egiteko eta izendatzeko.
-
-
Zientzia jalgi hadi plazara (7): Kontakizun berria eraikitzen
Aurreko ataletan nire ustez zientziagintzaren helburuak, protagonistak, etika, oztopoak, komunikazioa eta euskararekin harremana zeintzuk diren azaldu ditut. 6 esparru horietan egiten dudan diagnostikoa partekatu dut, nire esperientziatik zein ahulgune eta indargune ikusten ditudan. Gaian dudan ikuspuntua zehazteko, nire pentsamendu sakona partekatzeko eta horrela nire praxia ulertzeko.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (6): Zientzagintzan euskaraz
Zientzia eta euskara bata bestearen arnasgune dira. Askotan esan dut eta behar beste alditan errepikatuko dut: euskara zientziarako hizkuntza da; zientziak euskara indartu eta zabaltzen du; euskarak zientziari plaza bat eskaintzen dio hedatu dadin. Zientziagintzak eta euskalgintzak ezin dute bata besteari lepo emanda bizi, biek hazteko aukera galtzen baitute.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (5): Zientziaren komunikazioa
Zientziaz hitz egiten denean bi leku ezberdinetan egin daiteke: gaian adituak direnen plazetan eta gaian adituak ez direnen plazetan. Azken honetan ere bi talde nabarmendu daitezke: adituak ez badira ere zaleak direnak eta oraindik zaleak direla ez dakitenak.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (4): Oztopoz betetako karrera
Karrera zientifikoa zientziagintzan modu egonkorrean aritzeko bidea da. Oztopoz betea. Baina momentuz daukagun bide bakarra da. Teorian ideia bikaina da: ikasketa arautu batzuk egiten dituzu, egokia zarela frogatzen duzu hainbat arlo ezberdinetan eta, gero, zure meritu anitzen arabera, akademian lekua izango duzu karrera zientifikoa egiteko. Beno, behintzat lehen doktoretza osteko…
-
Zientzia jalgi hadi plazara (3): Etika zientifikoa
Zientzia metodo zientifikoan oinarritzen den oro dela esan ohi dugu, jakintza-arloen artean egiten diren banaketa artifizialei (eta mingarriei) aurre egiteko. Egia esan, oso astunak gara metodo zientifikoarekin, mantra bat dirudi, baina zientzia, zientziagintza, zuzen funtzionatzeko oinarrizko araua besterik ez da. Zientziagintzan aritzeko minimo etikoa.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (2): Lariak eta Zaleak
Zientziagintzaren barnean bi eragile nagusi daudela iruditzen zait, zientzialariak eta zientziazaleak. Zientzian jarduten dutenak eta zientzia gustuko dutenak. Bi eragileek harreman estua dute eta pertsona bat, momentu eta testuinguruaren arabera, bata edo bestea izan. Edo bien nahasketa bat.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (1): Sortu, zaindu, transmititu
Zientziagintzaren lan nagusia ezagumendua sortzea, zaintzea eta transmititzea da. Edo beharko luke. Nire ustez behintzat, oinarria hori izan beharko litzateke. Badaude dakizkigun gauzak eta, horietan oinarrituta, gauza berriak ikertzen eta jakiten ditugu. Bernardo Chartreskoak esan bezala (beranduago Newtonek famatu egin zuena) Ipotxak gara erraldoien bizkar gainean igota.
-
Zientzia jalgi hadi plazara (0): Ezer baino lehen
Zientziagintzaz modu subjektiboan hausnartu nahiko nuke, hilabeteetan zehar buruan bueltaka izan ditudanak partekatzeko.