-
Itxialdirako genetika (2): Immunitate-sistema
Etxean gelditu behar gara SARS-CoV-2aren hedapena moteltzeko eta, batez ere, immunitate-sisteman arazoak dituztenei laguntzeko. Birus hau guztiz berria denez, gure immunitate-sistemak ez daki nola egin behar dion aurre, denbora tarte bat behar du ikasteko eta birusari aurre egiteko. Osasuntsu gaudenon kasuan, denbora tarte hori kalte handirik gabe pasa dezakegu; baina immunitate-sisteman arazoak dituztenek ez dute aukera…
-
Itxialdirako genetika (1): Birusak
COVID-19 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa gurean da. Eta horrek erantzukizunez jokatzera behartzen gaitu: birusaren hedapenak gure osasun-sistema ez kolapsatzeko eta bere sistema immunea pattal duten pertsonak babesteko. Hori egiteko modurik onena etxean gelditzea da, oinarrizko gauzak egitera atera soilik eta, nola ez, jendetzak ekidin. Halako salbuespen eta krisi egoerak psikologikoki gogorrak dira, bai beldurragatik, bai itxialdiagatik. Hortaz,…
-
(Ia) dena gene-arraroa da
Genetikan lan egiten dugunok, bereziki populazioen genetikan, badugu beti jazar egiten gaituen mamu bat. Gure gene-azterketak egiten ditugu, gure ondorioak atera, gaixoatasunen gene-oinarriaz hitz egiten dugu baina jakin badakigu mamu hori hor dagoela. Hor ez dagoela bezala jokatzen dugu edo berataz hitz egiten dugu hor dagoela dakigula esaten baina praktikara eraman gabe. Galdutako heredagarritasuna da mamu hori.
-
Berrehun metro
Ez dut ospitale batean lan egiten baina ospitale batean dago nire lan-lekua. Ospitalera zuzenean lotuta ez dagoen eraikin bakarra da baina, fisikoki, ospitalean kokatuta dago. Autobus geralekutik laneko atera arte distantzia laburra da. Ez naiz inoiz ona izan distantziak neurtzen baina zer izango dira, berrehun metro? Distantzia labur horretan, jendearen aurpegietan, hamaika bizitza ikusten dira.…
-
Zientzia kontsumitu, kultura kontsumitu
Dakizuen bezala, eman dudan matrakarekin jakin beharko zenukete, aste bat pasa nuen nire urtebetetzea ospatzen. Azaroaren 1ean hasi eta 7an bukatu. #koldotxuk37tour traola erabili nuen istorioak eta pasadizoak partekatzeko; eta, behin bukatuta, tour horren kronikatxo bat egitea bururatu zitzaidan. Ideia urriaren hasieran etorri zitzaidan burura, behin bi ekitalditan parte-hartzeko gonbitea jasota. Berez, “gehien gustatzen zaidana”…
-
Gehiago pairatu ala esan?
Tripako gaitzak ikertzen ditudanetik zerbaitek atentzio deitu badit zera da, horietariko gaitz dezente emakumeek gizonek baino gehiago pairatzen dituztela. Edo estatistikek hori diote. Hori dela eta iradokitzen da gaitz hauen oinarria hormonala izan daitekeela. Emakumeek arazo gehiago dituztela komuneko kontuekin. Egia da gaixotasunetan eta hauek ikertzerakoan emakume eta gizonen artean ezberdintasunak daudela. Baina tripako kontuekin hain nabarmena…
-
Norbaitek esan behar zuen
Irail honetan 15 urte betetzen dira EHUko genetikako laborategian hasi nintzela. Orduan ez nekien, baina nire ikertzaile-karreraren abiapuntua izan zen hori. 15 urte beranduago ezin dezaket esan karrera horren esperientzia positiboa izan denik, kontrakoa baizik: frustragarria, nekagarria eta, batzuetan latza, oso latza. Bai, gauza onak egon dira: bidean egindako lagunak eta dibulgazioa. Baina horiek ez…
-
Hamaika geruza, ondorio anitzak
Eeee, bai, bizirik nago. Hilabete nahiko zoroak izan dira (eta izaten jarraituko dute) baina bueltan naiz kafepintxo batekin. Ea gehiagotan ager naitekeen. Gainera gaur egun handia da: 21. Korrika hasiko da eta Edonolak 12 urte betetzen ditu. Zenbaki joko kuriosoa eta aitzakia bikaina euskara eta zientzia uztartzen jarraitzeko. Eta, beno, beste etxe batzuetan irakur diezadakezunez,…
-
Genetika 90eko hamarkadan geldirik (eta II)
Aurreko batean genetikak azken 20-25 urteetan gauza berdina egin duela azaldu nuen, zein gene eta zergatik ikertzen zenaren harira. Beste arrazoiren artean, gene batzuk ikertzeko duten erraztasuna, noiz ikertzen hasi ziren eta famatua dena famatuago egiten dela aipatu nituen. Eta horrek ondorio batzuk dakartza.