• Itxialdirako genetika (12): RNA

    SARS-CoV-2 birusa RNA birusa dela entzuteaz/irakurtzeaz aspertuko zinen. Itxialdirako genetika sorta honetan ere aipatu izan dugu hori! Agian institutu garaietan azken aldiz aurkitu zinen molekula honekin, hortaz, goazen berau aztertzera, baina saltseo pixka batekin.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (11): Etxeko gene-lanak

    Gure etxeetan gaudenez, etxeko lanak zein garrantzitsuak eta eskertxarrekoak diren ohartzeko aukera izan dugu. Etxe bat funtzionatzen mantentzeko beharrezko lan guzti horiek gure egunerokoan oharkabean edo gogait pasatzen zaizkigu. Itxialdiak balio dezala duten garrantzia eta lehentasuna onartzeko. Gure zeluletan antzeko zerbait gertatzen da, zelulen funtzionamendua mantentzeko gene asko daude, etxeko gene-lanak burutzen dituztenak.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (10): 150 gene-testu

    Irakurtzen ari zaren testu hau genetikari buruz idazten dudan 150. dibulgazio-testua da. Kontatu ditudan istorioen collage bat egin nezakeen, hori ere egingo dut ere, baina beste gauza bat azaltzeko: hau egiten jarraitzeko nire konpromezua berresteko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (9): SARS-CoV-2aren geneak

    SARS-CoV-2a birusaren ondorioez informazio eta amen omen asko entzun ditugu egunotan. Gaurko pilulan bere hamaika geneei erreparatuko diegu birusari buruz dakiguna aztertzeko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (8): ACE2 hartzailea

    COVID-19 gaixotasunaren inguruan SARS-CoV-2a da lerroburu guztiak eramaten dituen parte-hartzailea. Baina bada beste parte-hartzaile garrantzitsu bat pixka bat oharkabean pasatzen ari dena: SARS-CoV-2a zeluletan sartzeko erabiltzen duen ACE2 hartzailea. Ikas dezagun pixka bat berari buruz!

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (7): Zoroa eta patxadaz, mesedez

    COVID-19aren inguruan gauza asko gertatzen ari dira. Niri dagozkidan ertzetatik, gauza asko kezkatzen naute. Horien artean dago zein arin dabiltzan SARS-CoV-2aren eta COVID-19aren inguruan zientzia-argitalpenak ateratzen. Batzuk hori dabiltza goraipatzen, zein ondo dagoen zientziak abiadura handia hartzea halako egoeran, elkarlanaren isla dela eta, gainera, datuak irekiak direla. Ni ez naiz hain baikorra.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (6): Gene-marketina

    Orain dela bi aste, norberak egiteko gene-test baten iragarkia agertu zitzaidan Twitterren. Kasu horretan nutrizio gene-test bat zen nire gene-profila ezagutzeko eta horrela jaso dieta eta bizi-estilo gomendio pertsonalizatuak pisua galtzeko, mantentzeko eta horrela ekidin gainpisua eta obesitatearekin lotutako gaixotasunak. Imajina dezakezue nire erreakzioa. 

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (5): Termozikladorea

    Entzungo zenuten SARS-CoV-2 birusaren testa egiteko PCR deitutako zeozer egiten dela. PCR delako hori genetikan gehien erabiltzen den teknika da, gaur egun egiten diren gene-esperimentu gehienen oinarrian dagoena.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (4): SARS-CoV-2aren jatorria

    Ikusiko zenuten azken orduetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruzko lan bat argitaratu berri dela. Txio askotan ikusiko zenuten lan hori erabili dela koronabirus horren jatorri artifiziala eta konspiranoikoa gutxiesteko. Baina ez gelditu soilik “aditu talde batek artifiziala ez dela esaten duenez, ba sinistu eta kitto”, aukera hau erabili dezakegu zergatik ez den artifiziala ulertzeko. Eta artikuluak uzten dituen beste…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (3): antigorputzak

    Txertorik ez dagoenez, gure immunitate-sistemak ez ditu antigorputzak garatu SARS-CoV-2 birusari aurre egiteko. Hortaz, antigorputz horiek norbera infektatua den ahala garatzen dira. Hortaz, gaurko pilulan antigorputzak kodetzen dituzten geneez arituko gara.

    Jarraitu irakurtzen