• Itxialdirako genetika (21): COVID-19ari gene-sentikortasuna

    SARS-CoV-2ak ez digu guztioi berdin eragiten. Batzuk lasai asko pasatzen dute eta badago COVID-19 oso latza pairatzen duena. Intuitiboki pentsa dezakegu gure geneek hori azal lezaketela eta aste hauetan zehar halako ideiak zabaldu dira sare sozialetan. Gainera Urko M Marigortak ostalarien genetikak COVID-19ari aurreko erantzunean eraginik ote duen aztertzeko egitasmoa martxan jarri zutelaz ohartu zidanez, ba azter dezagun…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (20): Ez da guda bat, auzolana da

    Itxialdiaren inguruan termino belikoak ugaldu dira. Leku ezberdinetatik kritikatu dira, lekuz kanpo baitaude. Garrantzitsua iruditzen zait ahal den guztietan hau azpimarratzea: krisi hau ezin daiteke termino militarretan ulertu, zeren sendatzea ez da guda bat eta gu ez gara soldaduak.

    Jarraitu irakurtzen

  • 13 urte Edonola plazaratzen

    Irakurle maiteok, Gaur 13 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Garai arraroak bizi ditugu halako gauza hutsalak ospatzeko, baina, tira, bizipoza ere mantendu behar dugu halako garaietan. Eta ikusita inguruan gertatzen ari dena, edozein aitzakia ona da irri txiki bat lortzeko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (19): Laborategietako langileei, eskerrak

    Pilula hau Irati Romerok idatzi du. Azken asteetan egoera arraro batean bizitzea egokitu zaigu. Aste zailak izaten ari dira oraingoak, baina argi izpi bat ere ageri da iluntasunean: maite ditugunon ongizatean inoiz baino gehiago pentsatzen dugu, elkarrengandik isolatuta bagaude ere inoiz baino gertuago gaude, eta intentziorik onenarekin abiatutako egitasmoak ikusten ditugu besteak beste. COVID-19 gaixotasunaren…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (18): Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0

    COVID-19 gaixotasunaren kudeaketaren inguruan badaude kezkatzen nauten ertz batzuk. Buruan nuen horiei buruz idaztea eta Xabier Landabideak ere proposatu zidanez horri buruz idaztea, gaurko pilula genetikaren eta eboluzioaren erabilera maltzurrez izango da. Hau da, eugenesiaz eta darwinismo sozialaz.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (17): Urtaroko gripearen genetika

    Sorta honetan zer landu daitekeen eskatu nizuen eta hainbat proposamen interesgarri jaso nituen. Gaur horietako bat landuko dugu, Uxune Martinezek eskatutako bietatik lehena: “zerbait urtaroko gripearen inguruan? Haren genetika zer-nolakoa den erakusteko?”

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (16): Tuskegee deitutako amesgaiztoa

    Aliatuek kontzentrazio-esparruak askatu zituztenean bertan naziek egindako esperimentu zitalak agerian geratu ziten. Nurenbergeko epaiketetan, Mengele doktoreak eta enparauek egindakoa aztertu eta epaitu zen. Horiek ez errepikatzeko 1947.an Nurenbergeko kodea onartu zen, giza-esperimentazioa egiteko gida-lerroa. Onarpen nahikorik jaso ez zuenez, bere puntuak garatzen zituen Helsinkiko adierazpena onartu zen 1964.an, giza-ikerkuntza egiteko mugarri bilakatu zen dokumentua. Hala ere, Tuskegeek…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (15): Birusei aurre egiten

    Esan nuen modu “ofizialean” ez dudala COVID-19az hitz egiten, baina bai idazten dudala zeharkako gaiez edota nire izenean, pixka bat dakien herritar modura alegia. Eta ziberezagun batek galdetzen badu, lege onez erantzun beharko zaio. Ane Urkiolak galdetu zigun ea birusak nola hiltzen diren eta erantzuten saiatu nintzen sei txiotan. Beranduago nire aitak galdera berdina egin didanez ere, eta Gorka…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (14): SARS-CoV-2aren jatorria (II)

    Ana Galarragari atzo txio batean irakurri nion SARS-CoV-2aren jatorriari buruz datu berriak aurkitu zituela ikertzaile talde batek. Ez da lehen aldia sorta honetan SARS-CoV-2aren jatorriari buruz aritze naizela, baina Nature aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa eta, jakinminagatik, irakurri eta hona ekarri dut. Gainera, horrela, jatorria zein den jakitea detektibe-eleberri bat bezala har dezakegu!

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (13): Endorfinen genetika

    Etxean sartuta gaudenez eta kanpotik datozen berriak momentuz pozgarriak ez badira ere, bizipoza mantendu behar dugu. Ongizate sentsazioa eta euforia endorfinek eman ahal dizkigute, plazerra sortzen dizkiguten jarduera batzuetan (esaterako, txokolatea jaterakoan edo orgasmoan) askatzen baitira gure nerbio sistemara. 

    Jarraitu irakurtzen