• Itxialdirako genetika (30): Gaixotasunak sailkatzen

    Itxialdia hasi genuenetik hainbat alditan aurkituko zinen, komunikazioetan edo gaia azaltzerakoan, gaixotasunen kode batzuekin (J10, Z03.8, etab) edota, adibidez, gripea arnas aparatuko gaixotasunekin batera dagoela. Zer dira kode horiek edo nola sailkatzen dira gaixotasunak?

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (29): Minbizien gene-bilduma erraldoia

    Orain dela bi hilabete pasatxo argitaratu zen minbizia hobeto ulertzeko pausu bat izan zitekeena. Momentuan hainbat hedabidetan oihartzuna izan zuen, baina gurean ez asko, egia esan; eta ni beti bezain marmarti agertu nintzen.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (28): Genomak berdefinitzen

    Gaur hilabete bat betetzen da itxialdirako pilula hauek hasi nituenetik. Hortaz, momentu egokia da blog honen ardatzetako bat den gai bati korapilo berri bat emateko: genomak zer diren, hain zuzen ere. 

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (27): (gene-)datuen gobernantza

    COVID-19a dela eta gure osasun-informazioa eta kokalekua jasotzen duten mugikorren APPak jartzeko eskatu dizkigute erakundeek; testak eta txertoak arintzeko malgutasuna eskatzen da; edota jasotako datu horiek erakundeen eskuetan (eta erakundeek erabakitzen duten enpresen eskuetan) uzten ari gara. Dena pandemiari aurre egiteko aitzakiarekin, denon onerako izango dela argudiatuta. Baina nire zalantzak ditut.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (26): Erratuta nengoen eta erratuko naiz

    COVID-19a oraindik zurrumurru bat zenean, oraindik izenik ez zuenean, lasai nengoela idatzita utzi nuen blog honetan Otsailaren 15an, momentu horretan askoz gehiago arduratzen ninduten furanoekin eta dioxinekin alderatuta. Lasai nengoen nioen, zeuden datuak ulertzen nituelako eta beren interpretazioak lasai egotera eramaten ninduelako. Espreski parrafo hau berreskuratuko dut: Hortaz, lasai egoteko arrazoiak nituen. Akaso ardura uler dezaket…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (25): Parte-hartzearen garrantzia

    Pilula hauetan lantzeko gaiak eskatu nizkizuenean Urko M. Marigortak bitxikeria hau aipatu zidan. Oraindik lana berrikusi gabe badago ere gako oso interesgarri batzuk ematen ditu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (24): Beldurraren genetika

    Egun gogorrak bizitzea egokitu zaigu. Psikologikoki ez da erreza konfinamenduari eta ezjakintasunari aurre egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eramaten ari da estresagarria den egoera hau. Egunotan pairatzen ditugu ere motibazioa emateko eta boluntaristak diren esaldiak, bideoak eta memeak. Niri behintzat horiek lagundu baino, gogaitu egiten naute. Aringarri bezala edo, pilula hauek hasi nituenetik, beldurraren gene-oinarriaz…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (23): Genetika zientzia-fikzioko filmetan

    Pilula hauetan zeri buruz idatz nezakeen galdetu nizuenean, Ion Olanok filmetan genetikarekin lotutako kontzeptuak oinarria ote zuten aztertzea proposatu zidan. Bere garaian (ia sei urte!!! 😱) telesailei buruzko halako bi sarrera egin nituen, zeren, onartzen dut, aspalditik seriezalea naiz.

    Jarraitu irakurtzen

  • #Dazientziat-ek 5 urte

    Orain dela bost urte Edonola 3. Kultura Zientifikoaren jaialdiaren anfitrioia izatetik zetorren. Bertan hiru hilabetez euskaraz 144 dibulgazio-artikulu jaso genituen. Baina, Uxune Martinezek zioen (eta dioen) bezala, produzitzen dena zabaldu behar da eta, askotan, loti eder moduan gelditzen dira. Hau da, horiek jaso eta zabaldu behar zirela. Ideia horrekin buruan, orain dela 5 urte esperimentu bat hasi…

    Jarraitu irakurtzen

  • Itxialdirako genetika (22): Gripe-pandemien genetika

    Uxune Martinezek bi proposamen egin zizkidan pilula hauetan lantzeko. Lehena urtaroko gripearen birusaren ingurukoa izan zen eta orain bigarrena jorratuko dugu: XX. mendeko pandemiak sortu zituen gripeen genetikaren ingurukoa, hain zuzen ere.

    Jarraitu irakurtzen