• Zientzian jolasten eta endredatzen (III): Ni ez naiz hemengoa

    Bartzelonako abenturaren ostean, Euskal Herrira itzuli nintzen zeren, aizuek, nire sentipena beti izan da nire gaitasunak (direnak direla) herri honen mesedetan erabili behar ditudala. Ni eroso sentitzen naiz gertuko gauza txikiak egiten, ez hotsandiko gauzak egiten. Baina jada ez nintzen nintzena, eta agian lekurik ez nuen.

    Jarraitu irakurtzen

  • Zientzian jolasten eta endredatzen (II): Atlantida 17

    Aspaldi esan nuen noizbait nire autobiografia ez baimendua idazten banuen Bartzelonari buruzko kapitulua “Atlantida 17” deituko nuela. Hortaz, zentzua dauka bi urte horiek laburtzeko erabiliko dudan sarrera horrela deitzea. Aurreko atala tesia defendatu berritan bukatu nuen. Tesia defendatu ostean oporretan Tenerifera joan nintzen eta joan baino lehenago Bartzelonako lan-eskaintza batera aurkeztu nintzen. Beranduago baiezkoa jaso…

    Jarraitu irakurtzen

  • Genetikari konputazional baten begira adimen artifizialari

    Adimen Artifiziala (AA) bolo-bolo dabil azken aldian, batez ere entrenatutako hainbat ereduk testuak eta irudiak sortzeko duten gaitasun ikaragarria dela eta. Gai honi buruz gauza asko idatzi dira (interesgarriak nahiz ke hutsa) eta nire ausardia ez da hain handia horiei buruz aritzeko. Baina gauza batzuk irakurtzean genetikari konputazional bezala déjà vu sentsazioa dut. Azken finean, nire lana…

    Jarraitu irakurtzen

  • Zientzian jolasten eta endredatzen (I): Lehengo urratsak

    17 urte pasa ditut zientzian jolasten eta endredatzen, hemendik aste gutxi batzuetara bukatuko dudan zikloa. Paper guztiak jada sinatu ditut, hortaz, ez dago atzera egiterik eta ordainpeko ikertzaile izateari utziko diot. Ziklo hain luze bat ixteak bertigoa, tristura eta harrotasunaren arteko sentsazio nahasketa eragiten dit. Eta, normala den bezala, itxierek aukera ematen dute atzera begiratzeko,…

    Jarraitu irakurtzen

  • Dieta doitu bat heste minberaren sindromeari aurre egiteko

    Heste minberaren sindromea populazioaren %5-%20 artean pairatzen duen gaitz bat da. Zerbait organikoak huts egiten ez duenez ez dago modu argirik diagnostikoa egiteko (analitiketan ez dago ezer txarto, kolonoskopia egitean dena ondo dirudi) eta sintomen arabera egiten da diagnosia. Ohiko sintomak dira tripetako mina eta komunera joateko arazoak. Kasu batzuetan idorreria da nagusi, beste kasu batzuetan…

    Jarraitu irakurtzen

  • Ikerkuntza burujabetza

    40. Tori zenbaki borobila. Hamarrekoaren aldaketa. Halakoetan bi gauza gertatu ohi dira: egindakoa berrikustea eta krisi bat pairatzea. Hamarkada honetan hainbeste gauza egin ditut berrikusketa egitea nekagarria iruditzen zaidala; krisi bat edukitzea, ez da nire aldartearekin bateragarria. Nirekin bateragarriagoa da esatea “orain zein mobidetan sartuko naiz?”. Zaharregia naiz aldatzeko.

    Jarraitu irakurtzen

  • Zer dakigu ostalariaren eta mikrobiotaren arteko elkarrekintzez kolon eta ondesteko minbizian?

    Dakizuen bezala, arduradun naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen duten bakoitzean hona nator egindakoa azaltzeko. Oraingoan, zertxobait ezberdina izango da. Noizbehinka (batzuk beste batzuk baino maizago, hori ere egia da) gai baten inguruan jakina dena biltzen dugu eta laburpen antzeko bat egiten dugu, review deitzen duguna, hain zuzen ere.  Modu errez batean: gai baten inguruan dokumentatzea. Eta hori da egin…

    Jarraitu irakurtzen

  • Patxadaz dibulgatu, gustura egiteko

    Iraileko ekinokziorekin batera dibulgazio-denboraldiari hasiera ematen diot Edonolan. Egia da, udan kolon eta ondesteko minbiziari buruzko artikulu bat argitaratu zigutenez, aurten aurredenboraldia ere izan dugula. Eta ekinokzioa erabili ohi dut denboraldiaren aurreikuspen bat egiteko. Edo halako zerbait.

    Jarraitu irakurtzen

  • Kolon eta ondesteko minbiziaren gene-oinarriak euskal populazioan

    Ohiturari jarraituz, eta oporretatik indartsu itzultzeko, bueltan nator argitaratu berri dugun zientzia-artikulu bat azaltzeko. Ohitura diot, zeren lehen egilea naizen zientzia-artikuluak beti azaltzen ditut txoko honetan. Gainera, gaia kolon eta ondesteko minbizia izanik eta bertoko populazioa aztertuta, ba zentzu guztia dauka gizarteratzea egindako lana. Nire ohiko estiloarekin.

    Jarraitu irakurtzen

  • Determinismo genetikoaren aurka

    Ekainaren 17an dibulgazio-denboraldiari amaiera eman ohi diot, iraileko ekinokziora arte atseden hartzen baitut. Aurtengoa arraro samarra atera zait eta, beti bezala, nahiko nukeena baino gutxiago idatzi dut blogean, zorionez, beste plaza eta saltsa batzuetan egon bainaiz. Dibulgazio-denboraldi honetan gauza totxoei buruz modu totxoan idaztearekin esperimentatzea erabaki nuen, Xabier Landabidearen erronka jarraituta. Hortaz, ideia ona dela…

    Jarraitu irakurtzen