• Esnatu zenean, gaixotasun infekziosoak hor jarraitzen zuten

    Ez dakigu zer gertatzen den azken aldi honetan gaixotasun infekziosoak lerroburuetan ditugula sarritan. Bi urte baino gehiago dira COVID19aren pandemian murgilduta gaudela (ohitu gara bai, baina oraindik hemen da), eta azken asteetan irakurri dugu detektatu direla jatorri ezezaguneko hepatitisak haurretan edota munduko hainbat lekutan tximino-baztanga kasuak.

    Jarraitu irakurtzen

  • Gene-publizitatea

    Hainbat konpainiek gailuetan dugun jarduera zelatatzen dute publizitatea ahalik eta “pertsonalizatuena” izateko. Hots, nolakoak garen zehatz mehatz jakin nahi dute kontsumituko dugun zerbaiten publizitatea jartzeko, horrela mozkinak ahalik eta handienak izatea bermatzen baitute. Algoritmoek eta enparauek “genetika” hitza asko erabiltzen dudala ondorioztatu dutenez (zergatik izango ote da? 🤔), Twitterren gene-publizitatea agertzen zait, batzuetan besteetan baino gehiago.…

    Jarraitu irakurtzen

  • Kolon eta ondesteko minbizia hiru ikuspegi biologikotatik

    Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen  hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko minbiziari buruz egindako lan hau…

    Jarraitu irakurtzen

  • Eta dibulgaziorik egingo ez banu?

    Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago horretan eman dut, beti ere…

    Jarraitu irakurtzen

  • Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan

    Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako. Bertako populazioa esaten dudanean Donostia…

    Jarraitu irakurtzen

  • Zientziak, jomugan

    Azken bi urteak estres proba bat izan dira maila, ertz eta arlo askotan. Pandemiak gure egitura guztiak jo ditu eta ditugun muga guztiak agerian utzi ditu. Horien artean zientziak eta bere egiteko moduak izan dira lehen lerroan jarri direnak. Periferian bizitzera ohituak, gauza arraroak egiten dituzten frikien talde bat bezala karikaturizatuak, bizi dugun egoera honetan…

    Jarraitu irakurtzen

  • Mikrobiotari buruzko 24 txio

    Txioerriak hitz egin zuen eta mikrobiotari buruzko haria egitea ideia ona zela erabaki zuen. Hortaz, hemen gaudenez, goazen harira 🧵! (Blogean ere dena batera jarri dut, errazago irakurtzeko)

    Jarraitu irakurtzen

  • 10+1 aholku eta trikimailu GrALari, MALari edota tesiari aurre egiteko

    Gure ikasketa akademikoetan zehar egiten duguna da ikastea, besteek egindakoa birziklatzea eta marko horren barruko galderak erantzutea. Ez da gradu baten amaierara arte jakintza sortu behar dugula, besteek sortutakoa bilduta edo zuzenean guk sortzea ezagumendu hori, masterreko lanetan eta tesietan ere gertatzen dena. Sormen lan horretarako ez gaude guztiz prestatuak eta askotan galduta sentitzen gara…

    Jarraitu irakurtzen

  • Kafepintxoaren, adeitasunaren eta alkandora hawaiiarren akademia

    Urtebetetzeak ospakizun egunak dira, baina heltzen direnean pixka bat hausnartzeko ere erabiltzen ditugu, batez ere zenbaki berezietara heltzen garenean. Gaurkoan hogeitaguztiak betetzen ditut (euskaldunok hogeinaka zenbatzen dugu) eta 20-39 tarte honetan zerbaitek baldintzatu banau hori akademia izan da. Urte hauetan akademiarekin lotzen ditugun hainbat alderdi, bai forma aldetik, bai eduki aldetik, apurtzen edo birplanteatzen saiatu…

    Jarraitu irakurtzen

  • Geneen funtzioaren egonkortasuna eta dispertsioa

    Zientzietan badugu ohitura oso higuingarri bat: dena neurtu behar dugu. Parametroak, neurriak eta beharrezkoa dena asmatzen dugu errealitatearen zati bat kuantifikatu ahal izateko eta horrela ondorioetara heldu. Edo ez. Zeren gauza bat da asmoa eta beste bat egitea lortzen duguna.

    Jarraitu irakurtzen