• Bizi bakarra al dago?

    Xabier Landabideak, komunikazioan adituak, eskertu zuen hainbat lagunok egiten dugun dibulgazio-lana, baina komunikabideetan zientzia jebiagoa argitaratzea ere eskertuko lukeela. Hortaz, denboraldi honetarako, otu zait noizean behin gai totxoak modu hardcorean lantzea. Total, nire bloga da (ados, ez da Berria) eta bertan nahi dudana egiten dut, nire arauak apurtzea barne 😝. Gai totxo horien artean bada gauza bat…

    Jarraitu irakurtzen

  • Enpatxuen genetika

    Dibulgazioan hasi nintzenean (non sartzen ari nintzen ez jakiteaz gain) hautu bat egin nuen: lehen egile bezala argitaratzen nituen zientzia-artikuluak azaltzea. Tira, zuk egin duzun lana ez baduzu zuk azaltzen, ez dakit nork azalduko duen. Eta hainbeste lan hartu eta sufritu ostean, ez zabaltzea egindako hori, ba pixka bat tristetxo gelditzen da dena. Niretzat nahiko…

    Jarraitu irakurtzen

  • Hemen gene-salda badago

    Gaur arrastian udazkena hasiko da. Iraileko ekinokzioarekin batera Edonolan dibulgazio-denboraldia hasteko ohitura dut (bakoitza bere frikiak bizi du eta hemen zientziazaleak gara), eta horretara etorri naiz. Honako hau 9. denboraldiaren hasiera da. Nork esango zidan niri orain dela zortzi urte, zergatik dibulgatzen ez nuela azaltzerakoan, modu honetara buelta emango nionik…

    Jarraitu irakurtzen

  • Koroaldaerekin ez galtzeko gida arina

    Dibulgazio-oporretan banago ere, eta pandemiari buruz aritzetik distantzia pixka bat hartu nahi banuen ere, egoera zein den ikusita, ba zerbait arina kozinatzea otu zait. Baina ez aditu moduan (horrek dakartzan lanekin), baizik eta kafepintxo baten inguruan lagun batek kontatzen dizuna bezala. Beno, blog honen izpiritua jarraitzea, ezta? Joan berotzen kafea.

    Jarraitu irakurtzen

  • Zientziak kritikatu behar dira

    Gaur amaitzen dudan 8. dibulgazio-denboraldi hau atipikoa izan da. Aurrekoa bezain beste ez, baina arraroa: lehenago hasi nuen egoerak hala eskatzen zuelako eta urte hasieratik motel joan da. Eta denboraldia bukatu nahi dut hasi nuen bezala: jakinpozaren aldeko aldarria egiten.

    Jarraitu irakurtzen

  • Beharrezkoa al da DNAren eguna?

    Niri ezdakitzerren egunena eskutatik joan zaigula iruditzen zait. Egia da badaudela halako aitormena merezi duten gertaerak, borrokak eta eskubideak, baina hiperinflazio honekin indarra gal dezakete. Gaur DNAren eguna ospatzen da, beharrezkoa al da?

    Jarraitu irakurtzen

  • Guzti honek merezi du

    Gaur Edonolak 14 urte betetzen ditu. Urtero bezala konta nezake blog hau harrikada pertsonalak botatzeko hasi zela eta denboraren poderioz zientziarekin eta, batik bat, genetikarekin lotutako harrikadak botatzeko bilakatu nuela. Zera, bada, berriro kontatu dut. Kontua da, merezi al du zientziei eta genetikari buruzko blog bat elikatzeak?

    Jarraitu irakurtzen

  • Sindemiak hemen jarraitzen du

    Orain dela urtebete itxialdirako zientzia-pilulak hasi nituen. Orduan ez nekien zenbat iraungo zuten, ezta bi txanda izango zutenik edo zein harrera izango zuten. Nire asmo bakarra izan zen zientziak gehien behar genituen momentuan lagungarria izatea, heltzen zitzaizkigun berriak interpretatzen laguntzea. Zientzietaz zeozer dakien lagun bat bezala. Adituak eta arituak beste batzuk ziren eta izan behar zuten momentu…

    Jarraitu irakurtzen

  • Pandemia bati aurre egiteko neurriak

    SARS-CoV-2aren hedapenaren eta COVID-19aren egoera oso kezkagarria da gurean. Berriro ere. Orain dela urtebete hasi zen pandemia honi neurria hartu ezinik gaude. Edo ez diogu hartu nahi. Orain dela 10 hilabete pasatxo hasi ginen neurri ezberdinak erabiltzen birusari aurre egiteko edo birusarekin bizitzeko. Baina badirudi ez dugula ezer ikasi eta akats berdinak egiten ditugula, bai…

    Jarraitu irakurtzen

  • 2020

    Urte honetan idatziko dudan azkenengo testua da hau. Urte arraroa izan da, gogorra, momentu batzuetan beldurgarria. Baina ez dut sentitzen urtea berez txarra izan denik. Gure miserien ispilua izan da baina horrek ez du urtea txarra egiten, orain arte egin duguna baizik. Bide errazetik joko dugu eta erru guztia urteari bota. 2020a kaka bat izan…

    Jarraitu irakurtzen