-
Gabonak
Oso gabonzalea naiz. Bihar Tomas Deunarekin hasiko den urteko sasoia hau pila bat gustatzen zait. Aurten pixka bat ezberdinak izango dira, baina berdin-berdin gozatuko ditut. Bihar Areatzara ez naiz joango, ados, baina horrela jendetza ekidingo dut (iaz pilo bat agobiatu nintzen). Baina txistorra jatea eta indabak sakramentu guztiekin jatea berdin-berdin egingo dut. Etzikaramu Olentzero dator…
-
Etxeratze-agindurako genetika (eta 134): 37 galdera mundua hankaz gora jarri duen birusari
Gaur, bigarren aldiz, pilula-sorta honi bukaera emango diot. Ez dakit hirugarren txanda bat etorriko den urte berriarekin, aurrerago berriro ekingo ote diodan formatu honi edo hemen bukatzen ote den. Edonola ere, pandemia honek uzten digun galderekin bukatu nahiko nuke. Oraindik ez dakigun horrekin, oraindik buruan bueltaka ditudan galdera horiekin. Doinua, beno, badakizue zein jarri. Gabonetan…
-
Etxeratze-agindurako genetika (133): Sinbiosiaren gene-arrastoa
Bizia baliabideak lortzeko lehiaketa bat dela askotan saldu digute. Baliabideak mugatuak direnez, espezierik edota indibiduorik egokienak aurrera egingo dutela baliabide horiek eskuratuko dituztelako. Baina baliabide horiek lortzeko estrategia ezberdinak gara daitezke, batzuk oso eraginkorrak direnak. Adibidez, bi espezieren arteko harreman kooperatiboak, sinbiosia deitzen dugun hori, bientzat onurak ekar litzake. Horien artean daude gurekin bizi diren…
-
Telesailak
Plazer handi bat badut hori telesailak ikustea da. Batzuetan konpultsiboki kontsumitzen dudan zerbait da. Izan ere, beste bizitza batean blog honetan ikusten nituen telesalei buruz idazten nuen, eta hor nonbait egongo dira gordeta. Aspalditik iruditzen zait telesailak direla ikus-entzunezko arlotik eta literatura arlotik istorio interesgarrienak kontatzen dituztela. Formekin, kontakizunekin eta pertsonaiekin jolasteari beldurra kendu ziotela…
-
Etxeratze-agindurako genetika (132): Hiru dimentsiotako egitura
Genetikan buruak zerbaitekin eztanda egiten badit hori da hiru dimentsiotan pentsatzea. Beti diogu DNA (edo RNA) sekuentzia bat dela, bere sekuentziazioa, gene-aldaerek funtzioan eragiten dutela etab. luze eta astun bat. Noski, nik hori dimentsio bakarrean ikusten dut: sekuentzia bat (hau da, “letren” jarraiera bat) eta sekuentziak zer dioen arabera gauza bat edo beste gertatuko dela.…
-
Etxeratze-agindurako genetika (131): Gene-arriskua (II)
Pilula hauetan noizbait aipatu dut gene-informazioa gaixotasunak eta beste ezaugarri batzuk aurreikusteko erabil daitekela. Hau da, dituzun gene-aldaeren arabera gaixotasun bat edo beste garatzeko probabilitatea kalkula daiteke, gene-aldaera jakinek gaixotasun hori sortzeko duten arriskua kontuan izanda. Oraindik ideia horren aplikazioak muga batzuk dituenez, ertz ezberdinetatik ikertzen ari dira beren aplikazioa hobetzeko.
-
Txokolatea
Bere hortan. Esnearekin. %70a arte. Almendrekin. Egindakoa. Turroia. Bonboiak. Txurroekin. Bizkotxoekin. Ogiarekin. Gailetekin. Palmeran. Hostopilean. Pantxinetan. Baina ez txuria. Ezta lore eta gauza arraroekin. Ontza bat. Edo bi. Edo tableta osoa. Txokolatearen inguruan liturgia oso bat jaso dut etxean: Eguberriko gosaria egindako txokolatea da, Josu haurtxoaren gosaria, hain zuzen ere (amamak amari irakatsitako tradizioa; ta…
-
Euskaraldiarako genetika (130): Txertoa
SARS-CoV-2aren aurkako txertoa da azken asteetan (eta hilabeteetan) lerroburuak bete dituen gaia. Pandemia honetaz kokoteraino omen gaudenez, berarekin bukatzeko edozein itxaropen izpi gogor besarkatzen dugu. Pandemiaren hasieratik txerto bat izatea jarri zen inflexio puntutzat (Plague Inc-era jolasten duen edonork ondo dakien bezala) eta puntu horretara heltzen ari garela dirudi. Eta genetikak zer esan handia izan…
-
Euskaraldiarako genetika (129): Berrikusi gabeko zientzia-artikuluak
SARS-CoV-2aren pandemiak gauza asko ekarri dizkigu. Horien artean birus horri buruzko, sortzen duen gaixotasunari buruzko eta pandemiari buruzko zientzia-artikuluen loraldia. Inoiz ez da hainbeste eta hain arin ikertu gai bat. Ondorioz, baliagarria den informazioa arin lortu da, baina balio ez duen informazio asko ere sortu da. Baita ere, kasu batzuetan, zientziaren prozedurak behartu dira edo…
-
Euskaraldiarako genetika (128): Diseinu adimentsua
Badira bi hilabete Josu Lopez-Gazpiok erronka bat bota zidala. Konspirazio zentzugabeak botatzen dituen tipo batek esaten zituen ergelkerien harira izan zen hori. Ez dudanez pazientziarik zentzugabekeriak desegiteko eta halako jendea eta bere paranoiak sekulako nagitasuna ematen didatenez, ba ez nuen lokatz horretan sartu nahi. Baina buruan bai gelditu zitzaidala ea merezi duen halako diskurtso arriskutsuei aurre egitea…