• Euskaraldiarako genetika (127): Itsasoko gutiziak hobetzen

    Urteko azken hilabetea hasi berri dugu. Badakigu hilabete hau berezia dela, hil bukaeran urteko garairik bereziena ospatzen baiugu. Beste era batera esanda, gabonak bertan ditugu. Gutxi barru gure mahaiak gutiziez beteko dira, horien artean itsasoak ematen dituztenak, hau da, arrainak eta itsaskiak. Eta genetikak hori horrela izatea errazten ari da.

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (126): DNAren soinua

    Soinuaren bidez komunikatzen gara. Soinuak egiten ditugu eta gure garunak soinu horiek interpretatzen ditu. Baita ere soinuei erreparatzen diegu egoeraren ikuspegia edukitzeko edota arriskuak aurreikusteko. Soinuen arabera jokatzen dugu eta gure garuna horiek jasotzeko adaptatuta dago. Hori dela eta soinuetan patroiak aurkitzen ditugu eta patroi batzuk (musika) atseginak egiten zaizkigu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Nagitasuna

    Bai, gaur berandu nabil. 120 hitz inguruko pieza hauek hamarretan argitaratu ohi ditut. Zera, normalean aurretik idatzita uzten ditut eta programatu egiten dut ordu horretan plazaratzeko. Baina azken aldian sekulako nagitasuna ematen dit guztiak eta berandu nabil. Izan ere, gaurko pieza beste gai bati buruzkoa izango zen. Atzo idatzi nahi nuen baina gaur goizerako utzi…

    Jarraitu irakurtzen

  • Idoloak

    Idoloen fenomenoa eta sortzen dituen pasioak eta fanen legioak behiak trenei begira bezala uzten naute. Hotz, oso hotz. Batzuetan iruditzen zait dela ulertzen ez dudalako edo, agian, nire estandarretarako, zerbait irrigarria dela pertsona bat edo dena delakoa gurtzea. Baina ez da hori, gertatzen ari dena ulertzen dut, eta ez du nigan inolako erreakziorik sortzen, ezta…

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (125): Geneak geneen baitan

    Genomen antolakuntza, hau da, gene-materiala deitzen dugun horren antolakuntza, dirudiena baino konplexuagoa da. Hainbat gene-osagai egon daitezke bertan, izaki bizidun edo ez-bizidunaren arabera, baina geneak dira hoberen ezagutzen ditugunak. Badakigu nola hasi egiten diren, nola itzultzen diren proteinetara eta nola bukatzen diren. Nolabait, geneen gramatikan trebeak garela uste dugu. Bai, ziur?

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (124): Genetikaren etorkizuna (eta 13)

    Aurreko hamabi asteetan hona ekarri ditut genetikako eta genomikako hainbat adituk genetikaren etorkizuna nolakoa izango denari buruz esan dutena. Gaurkoan, bukatzeko, nire iragarpenak egingo ditut. Zeren ez naute nazioarteko aldizkari ospetsu batera gonbidatuko edo inora gonbidatuko nire iritzia ematera, baina, tira, nik nire iritzia dudanez zuekin partekatu nahiko nuke.

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (123): Retroiak

    CRISPR sistema bakterio batzuek beren buruak birusetatik babesteko duten mekanismoa da. Ezaguna zaigu orain dela gutxi CRISPR sistema gene-ediziorako moldatzeak Nobel saria jaso zuelako. Baina ez dirudi gene-ediziorako baliagarria izan daitezkeen bakterioen defentsa-sistema bakarra denik.

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (122): Deus ex machina

    Telesail eta film askotan ikusi izan dugu: egoera supertxungoa da, gure heroiek irtenbiderik gabe daude baina, tatxan, bapatean, istorioaren norabidearen kontra zerbait agertzen da gure heroiek mundua salba dezaten. Ez dakit, gizateria ia birrindu duten estralurtar batzuei birus informatiko bat bidaltzea; edo birus ultratxungo baten aurkako txertoa tximino batetik lortzea, adibidez. Baliabide horri Deus ex machina deitzen…

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (121): Korodatuak (4)

    COVID-19aren inguruan eta gaixotasun hori sortu duen SARS-CoV-2 birusaren inguruan datu asko ematen dira. Horietako batzuk aurrekoetan landu ditut, pandemiaren fase ezberdinetan eman dezaketen informazioa ulertzeko eta pandemiaren bilakaera ulertzeko. Esate baterako, joerak nolakoak diren ikusteko, testak egiteko dagoen gaitasuna ikusteko edota, lazgarriena, hildakoen joera ikusteko. Gaurkoan agian intuizioaren aurkako zehaztasun bati buruz aritu nahiko nuke.

    Jarraitu irakurtzen

  • Eltxoak

    Eltxoek oso gogoko dute ni ziztatzea. Ez dakit zer duen nire odolak edo usainak erakartzen dituela. Uda terriblea da zentzu horretan: ez banaiz kontuz ibiltzen, edozein momentutan ziztatzen naute. Okerrena gauetan da, ez badut eltxo-hilgarria botatzen goizeko ordu txikitan ziztada heltzen da. Eta esnatzea. Eta azkura. Eta azkurak lo egiten ez uztea. Eta hurrengo egunetako…

    Jarraitu irakurtzen