• Errua

    Azken zortzi hilabeteetan, eta azken asteetan batez ere, errua oso presente izan dugu. Kororen hedatzearen errua banatzen eta errieta egiten denbora pasatzen dute beren erantzukizunari so egin nahi ez diotenek. Baina errua oso arrotza egiten zaidan zerbait da.  Agian nire formakuntza laikoagatik hain kristaua den erruak ez du inolako eraginik nigan. Behiak trenari begira bezala…

    Jarraitu irakurtzen

  • Euskaraldiarako genetika (120): Genetika komunikatzen

    Ana Galarragak egin zidan elkarrizketan berak esan zuen bezala Edonola genetika euskaraz jorratzen duen lehen bloga da. Hamabostaldi honetan euskaldunok ahalduntze ariketa bat egingo dugunez, egokia iruditu zait blog honetan egiten dudan eta dugun ariketari buruz hausnartzea. Azken finean genetika euskaraz komunikatzeko izanik, zientzia gizarteratzen du eta euskara indartzen du.

    Jarraitu irakurtzen

  • Etxeratze-agindurako genetika (119): Genetikaren etorkizuna (12)

    Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Etxeratze-agindurako genetika (118): Ezustekoen birusa

    COVID-19 gaixotasuna hedatzen hasi zenetik SARS-CoV-2ak (etxekoentzat Koro) ezusteko handiak eman dizkigu. Hasieran ez (ge)nuen merezi zuen bezain serio hartu kontua eta pandemiak eskuartean eztanda egin zigunean ohartu ginen hau ez zela edozein birus. Hala, oso zuhurra naiz Kororen inguruan sortzen diren berri onekin edo itxaropentsuekin (bai, balizko txertoaz ari naiz baina ere kutsatuen kopuruak…

    Jarraitu irakurtzen

  • Baheketa

    Koronabirusaren pandemiarekin hitz eta gauza berri askotara ohitua gara. Horien artean baheketak daude. Herri batean positiboen kopurua asko igotzen denean, testak egitera deitzea, hain zuzen ere. Aste honetan horrelako batean parte hartu dut. Bakoitzak bere arrazoiak ditu halako deialdi batean parte hartzeko edo uko egiteko. Nire partetik, batetik, ahal den heinean laguntzeko. Halako deialdi bat…

    Jarraitu irakurtzen

  • Etxeratze-agindurako genetika (117): Genetikaren etorkizuna (11)

    Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Etxeratze-agindurako genetika (116): Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean

    Pandemia honetan zientzia ezinbestekoa izan dela argi dago. Baina nola eragin die zientziagintzan ari direnei pandemiak? Zer nolako iritziak dituzte bere kudeaketa eta ondorioei buruz? Frontiers taldeak akademiak COVID-19aren pandemiaren aurrean nola erantzun duen ezagutzeko inkesta bat abiatu zuen eta 25.000 ikertzaile inguruk bete dute. Hauek dira jasotako iritzien ondorio nagusiak:

    Jarraitu irakurtzen

  • Urtebetetzea

    Asteazkenean nire urtebetetzea izan zen. 38 bira oso eman dizkiot eguzkiari. Asko gustatzen zaidan eguna da, urteak betetzea ospatzea pila bat gustatzen zait. Aurten, gainera, lehenengo aldiz jai-egun bezala hartu dut, lasaiago eta gusturago ospatzeko. Jaio nintzenetik HIESaren pandemia hor bazegoen ere, aurten bizi izan dugun COVID-19aren pandemiak gogor jo gaitu. Eragin askoz arinagoa eta…

    Jarraitu irakurtzen

  • Etxeratze-agindurako genetika (115): Genetikaren etorkizuna (10)

    Nature Reviews Genetics aldizkariak, 20 urte bete dituela erabilita, 12 ikertzaileri genetikaren eta genomikaren etorkizunaz aritzeko eskatu die, jakintza-arlo horiek dituzten aukeren eta errenkoei buruz, hain zuzen ere. Blog honetan genetikak eta genomikak ematen duten azaltzen saiatzen naizenez, interesgarria iruditu zait iritzi horiek hona ekartzea. Horrela, etorkizunean jorratuko ditugun gaiak gaurdanik zeintzuk izan daitezkeen jakin dezakegu.

    Jarraitu irakurtzen

  • Etxeratze-agindurako genetika (114): Koro kontserbakorra

    Gure iruditerian beti birusak mutazioekin lotzen ditugu. Birusek mutazio superarriskutsu bat izan dezaketela eta orduan superbirusa bilakatu. Baina, mutazio gehienak, oro har kaltegarriak izan ohi dira. Egia da, noizbehinka, mutazioek birusen edo izakien gaitasunak hobetzen dituztela eta hedatzen direla. Hori dela eta, pandemian zehar SARS-CoV-2 birusak izan dituen mutazioak eta horiek nola hedatu diren aztergai izan dira.

    Jarraitu irakurtzen